Leighton Meester

Leighton Marissa Meester (Fort Worth, Texas; 1986 apirilaren 9a -) aktore, modelo, abeslari, musikagile eta filantropoa da. Gehienbat Gossip Girl [1] telesailean Blair Waldorf pertsonaia antzezteagatik ezaguna da. Broadwayn egin zuen debuta, Of Mice and Men (2014) filmean. Killer Movie (2008), Country Strong (2010), The Roommate (2011), Monte Carlo (2011), The Oranges (2011) eta The Judge (2014) filmetan agertu da, besteak beste.

Leighton Meester

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLeighton Marissa Meester
JaiotzaFort Worth1986ko apirilaren 9a (38 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPacific Palisades (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Adam Brody (en) Itzuli  (2014 -
Hezkuntza
HeziketaBeverly Hills High School (en) Itzuli
Hollywood High School (en) Itzuli
Professional Children's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, kantugilea eta musikagilea
Pisua54 kilogramo
Altuera165 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika
Indie popa
rock alternatiboa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaUniversal Republic Records
Universal Motown Republic Group (en) Itzuli

IMDB: nm1015262 Allocine: 111951 Rottentomatoes: celebrity/leighton_meester Allmovie: p344590 TCM: 363336 Metacritic: person/leighton-meester TV.com: people/leighton-meester IBDB: 495893
Facebook: leightonmeester Twitter: itsmeleighton Instagram: itsmeleighton Youtube: UC8pBQzPzIP3E4bxhNrCVNaQ Musicbrainz: 03825d6a-e148-4966-a2c5-0b9788d81bcb Songkick: 2696696 Discogs: 1556257 Allmusic: mn0002033875 Edit the value on Wikidata

Antzezteaz gain, musikan ere aritu da. 2009an, bere bakarkako singleak kaleratu zituen, "Somebody to Love" lehenengo, eta "Your Love 's a Drug" 2010ean. 2014an, bere lehen albuma, Heartstrings, modu independentean kaleratu zen. Meesterrek hainbat soinu-bandetarako abestiak grabatu ditu. Modelo gisa ere lan egin du, hainbat marken aurpegia izan da; hala nola, Jimmy Choo, Herbal Essences eta Vera Wang.

Bizitza

Pertsonala

Erditzeko unean ama espetxean zegoenez, amonak zaindu zuen Leighton. Hala ere, gurasoek heziketa normala eskaini ziotela adierazi du eta, delituzko iragana izan arren, pertsona onak direla. Hortaz, haien esperientziek Leightonen pentsamoldean izan dute eragina, irekiagoa eta aurreiritzi gabea bilakatuz. «Ulertu nuen ezin dela inor epaitu iraganean egin dutenagatik, jendea aldatu egiten delako» azaldu zuen.

Meester Marco Islanden, Floridan, hazi zen. Bertan antzezle aritu zen tokiko produkzioetan. 11 urte zituenean, amarekin New York-era joan zen bizitzera. Gaur egun West Villagen, New Yorken, bizi da.

Profesionala

Antzezle lanarekiko interesa piztu zitzaion Ozeko Aztiaren produkzio lokal batean parte hartu ostean.

Bere telebistako lehenengo agerpena Law & Order NBCko[2] abokatu telesailean izan zen, 1999an.[3] Meester hainbat telesailetan agertu da; besteak beste, Entourage, CSI: Miami, 24 eta House[4].

2006an, Drive-Thru pelikularen protagonista izan zen eta honen soinu-bandaren abesti bat grabatu zuen. Urte bereko udaberrian Remember the Dazen antzeztu zuen.

2007tik 2012ra The CW Networkeko[5] Gossip Girl telesailean protagonista izan zen, Blair Waldorfi bizitza emanez. Telesaila Manhattango Bigarren Hezkuntzako ikasle pribilegiatuen bizitzei buruzko eleberrietan oinarritzen da. Meesterrek elkarrizketetan adierazi du Blair-ekin identifikatzen dela "era batean edo bestean" eta haren antzezpenak kritika onak jaso dituela.

CSI: Miamiko protagonista ere izan da, eta rol errepikaria du Shark draman. Antzezle lana egiteaz gain, Meesterrek musika eta idazketa sortzailerako gaitasunak garatzen ditu.

2009ko apirilean, Meesterrek Universal Republic-ekin[6] grabatzeko kontratu bat sinatu zuen. Lehenengo abestia urte horretako uztailean argitaratu zen; albuma, berriz, udazkenean.

2010ean Country Strong pelikulan agertu zen Meester, drama musikatu bat non country musika abeslari baten rola egiten zuen. Gwyneth Palltrow, Tim McGraw eta Garrett Hedlund-ekin batera agertzen da pelikulan.

2011n Monte Carlo telesaila estreinatu zuen, Tom Bezuchak zuzendutako komedia erromantikoa. Hemen, Selena Gomez eta Katie Cassidykin agertzen da. Azken hau Gossip Girl-eko laugarren sasoian agertu zen Meesterrekin ere.

Filantropia

Meesterrek hainbat karitate-kanpainatan parte hartu du. 2008an, "bizitzak ezin du itxaron" kanpainaren bozeramailea izan zen, emakumeak bultzatzen zituena haien ametsak jarraitzera.[7] 2009an, etxeko indarkeriari buruzko kontzientzia sortzeko, Safe Horizonekin egin zuen lan. 2015ean, jantziak eta osagarriak ongitzazko enkante batean jarri zituen eBayn, eta irabaziak Kenyan haurrentzako eskolak eta etxeak eraikitzeko bideratu zituen. [8]

Meester boluntarioa izan da "Feeding America" gobernuz kanpoko erakundean 2017tik.[9] Feeding Americarekin lanean eman zituen lehen bi urteetan, Los Angelesko Emakumeen Zentroan boluntario izan zen, eta Puerto Ricon lagundu zuen, 2017an "Maria" urakanaren ondoren.[10] Meesterrek eta Adam Brodyk Los Angeleseko "Para Los Niños Charter" eskolan lan egin zuten, bertan haurrei bazkariak zerbitzatzen ibili ziren.[11] 2019ko urtarrilean, Feeding America kanpainan parte hartu zuen "Subway" eta "Shamrock Farms" taldeekin.

2019ko maiatzean, Meesterrek Feeding America eta Los Angeles Food Bank-ekin lan egin zuen familia behartsuei laguntzeko. Mesterrek hau idatzi zuenInstagrameko argitalpen batean: "Elkarrekin, oinarrizko elikagai garrantzitsuak (frutak, arroza eta zerealak) jasotzeko lerrokatu ziren familientzako otarreak betetzen laguntzen dugu".[12]

Filmografia

Zinema

Leighton Meester 2009an
UrteaPelikulaPertsonaiaOharrak
2003The JackalopeLorraineFilm laburra
Hangman's CurseElisha Springfield
The Big Wide World of Carl LaemkeTanniTelebistara zuzendutako pelikula
2004Hollywood DivisionMichelleTelebistara zuzendutako pelikula
2006FlourishLucy Covner
InsideJosie
2007Fast Food Killer: Drive-ThruMackenzie Carpenter
Remember the DazeTori
The Haunting of Sorority RowSamantha WillowsTelebistara zuzendutako pelikula
2008Killer MovieJaynie Hansen
2010Going the DistanceAmy
Date NightKaty
Country StrongChiles Stanton
2011The RoommateRebecca Evans
The OrangesNina
Monte CarloMary Margaret "Meg" Kelly
2012That's my boyJamie
2014By the GunAli Matazano
The JudgeCarla Powell
Like Sunday, Like RainEleanor
Life PartnersSasha
2015Any Tom, Dick, or HarryBarbaraTelebistara zuzendutako pelikula
UnityNarratzaileaDokumentala

Telebista

Leighton Meester 2008an
UrteakTelesailaPertsonaia
1999Law & OrderAlyssa Turner
2001Boston PublicSarah Breen
2002Once and AgainAmanda
Family AffairIrene
2003TarzanNicki Porter
2004Crossing JordanMarie Strand
7th HeavenKendall
North ShoreVeronica Farrell
2004- 2008EntourageJustine Chapin
200524Debbie Pendleton
8 Simple RulesNikki Alcott
Veronica MarsCarrie Bishop
2005-2006SurfaceSavannah Bennett
2006Secrets of a Small TownKayla Rhodes \ Kelly Rhodes
HouseAli (ezizena: Housen Jazarlea)
Numb3rsKarla Camden
2007CSI: MiamiHeather Crowley
SharkMegan
2007-2012Gossip GirlBlair Waldorf
2017Making HistoryDeborah Revere
2018The Last Man on EarthZoe
2018 - 2020Single ParentsAngie D'Amato
2019The OrvilleLaura Huggins

Izendapenak

UrteaCategoríaTelesailaSariaEmaitza
2008Telebistako Drama Aktorerik OnenaGossip GirlTeen Choice AwardsHautagai
Telebistako Aktore ErrebelazioaHautagai
2009Telebistako Drama Aktorerik OnenaSaritua
Pop bideorik OnenaGood Girls Go BadMTV Video Music AwardHautagai
2010Telebistako Drama Aktorerik OnenaGossip GirlTeen Choice AwardsSaritua
2011Drama Aktorerik OnenaCountry StrongHautagai
Pelikula Bilaurik OnenaThe Roommate[13]Hautagai
Bilaurik OnenaMTV Movie AwardsHautagai
2012Emakumezko Telebistako Drama Aktorerik OnenaGossip GirlTeen Choice AwardsHautagai
Udako Pelikulako Emakumezko IzarraThat's My Boy[14]Hautagai

Erreferentziak

Kanpo estekak