Leire Merino

Leire Merino Garín (Zizur Nagusia, Nafarroa Garaia, 1988) nafar dantzari eta abeslaria da.

Leire Merino
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLeire Merino Garín
JaiotzaZizur Nagusia, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
BizilekuaLondres
Hezkuntza
HeziketaUNED gradu : filologia
London Contemporary Dance School (en) Itzuli
(2009 - 2012) Artean graduatu : dantza
London Contemporary Dance School (en) Itzuli
(2012 - 2013) graduondoko ikasketak
Irakaslea(k)Richard Alston (en) Itzuli
Siobhan Davies (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta opera abeslaria
KidetzaBetizu Taldea
Ahots motasopranoa

Bizitza

Betizu Taldeko kidea izan zen hiru urte luzez.[1] Betizu BT- 1.0 (2003) diska grabatu zuen Ainara Epelde, Mikel Zubimendi eta Uxue Rodriguez taldearen beste kideekin.[2][3]

2006 urtean Aldanza dantza konpainiara batu zen. 2008 urtean Londresera joan zen dantzan formatzeko helburuarekin. Londreseko London Contemporary Dance School (LCDS) dantza eskolan egin zituen dantza ikasketak. Dantzan graduatu zen eta ondoren graduondokoa lortu zuen LCDSen.[4]

Londresen, Richard Alston eta Siobhan Davies dantzarien koreografietan parte hartu zuen. Horrez gain, Quicksilver Dance Company (Rambert youth company) dantza konpainian ere dantzatu da. Ondoren, Tavaziva Dance dantza konpainiara batu zen (LCDS Postgraduate Apprenticeship Scheme organigramaren parte den konpainia).[5] Abeslari moduan ere trebatua dago. Sopranoa da.

Horrez gain, UNEDen graduatu zen filologian.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak