Lekuko (kirola)

Lekukoa atletismoan errelebo edo txanda probetan erabiltzen den metalezko edo bestelako materialez egindako barra zilindriko bat da. 30 zentimetro luze eta gutxieneko 50 gramoko pisua du.

Bi lasterkarien arteko lekukoaren esku-aldatzea.

Talde berdineko lasterkariek txandaka korrika egiten dute, eta korrikalari bakoitzak bere txanda amaitzear dagoela hurrengo txandako taldekideari lekukoa eskutik-eskura pasatzen dio, betiere horretarako bereziki egokitua dagoen 20 metro luzeko gunearen barnean.

Lasterketa hauek irabazteko ezinbesteko baldintza helmugara lekukoarekin iristea da. Hortaz, lasterketa hauek ahal den denbora murritzenean amaitu ahal izateko taldekide batek beste taldekide bati lekukoa igarotzeko unea oso garrantzitsua da, lekukoaren esku-aldatzea gaizki egin ezkero lasterketa irabazteko aukerak bertan behera gelditu baitaitezke.

Kanpo estekak