Leslie Phillips

aktore britainiarra

Leslie Samuel Phillips (Tottenham, Londres, 1924ko apirilaren 20aMinneapolis, 2022ko azaroaren 7a) ingeles zinemako eta telebistako aktorea izan zen. BAFTA sarirako hautagaia. [1] Out of Africa (1985), Empire of the Sun (1987), Lara Croft: Tomb Raider (2001) edo Venus (2006) filmetan parte hartu du, Harry Potterren bi ataletarako ahotsa ere ipini du; Harry Potter eta Sorgin Harria (2001) eta Harry Potter eta Sekretuen Ganbera (2002) Sorting Hat antzezten. [2]

Leslie Phillips

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLeslie Samuel Phillips
JaiotzaTottenham1924ko apirilaren 20a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaMinneapolis2022ko azaroaren 7a (98 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Angela Scoular  (1982 -  2011ko apirilaren 11)
Hezkuntza
HeziketaItalia Conti Academy of Theatre Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, ahots-aktorea, idazlea, antzerki aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, telebista-aktorea eta autobiografialaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaradio comedy (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0680587 Allocine: 5886 Rottentomatoes: celebrity/leslie_phillips Allmovie: p56579
Twitter: LesliePhillips_ Musicbrainz: 2567bcd1-1910-451b-93bd-9aa5b2639a47 Songkick: 551583 Discogs: 291226 Edit the value on Wikidata

Biografia

Leslie Phillips Tottenhamen (Londres, Erresuma Batua) jaio zen, 1924ko apirilaren 20an. [3] Frederick Samuel eta Cecelia Margareten semea da, zeinaren ezkongaiko izena Newlove zen. Oso gustuko aktore komiko bihurtu zen, ingeles estereotipoen interpretazioekin. [3] Leslie Phillipsen bihotza antzezpenarekin zegoen beti. Bere jaioterriaren azentua kentzeko esapide-ikasketak jaso zituen, garai hartan Erresuma Batuko eskualderen bateko azentua izateak eragozpen handia zen aktore izan nahi zuenarentzat, Italia Conti Eskolara joan zen. [3] Bigarren Mundu Gerran Durhameko Infanteria Arinean aritu zen (1942-1945), zerbitzu gehiagorako baliogabetzat jo zuten arte. Antzezpenera itzuli zen eta 1950eko hamarkadan britainiar industriako antzezle errespetatu bihurtu zen. [3]

2022ko azaroaren 7an, lasai-lasai hil zen lotan 98 urte zituela, gaixotasun luze baten aurka borroka egin ostean. [4]

Filmografia

  • Filmografia nabarmena zineman.
UrteaFilma
1985Afrikatik kanpo
1987Eguzkiaren inperioa
1995Gex
2001Harry Potter eta Harri filosofala (ahotsa)
Lara Croft: Tomb Raider
2002Thunderpants
Harry Potter eta Sekretuen Ganbera (ahotsa)
2004Millions
2006Venus
2008Is Anybody There?
2010Caledonian Hotela
2011Harry Potter eta Heriotzaren Erlikiak 2. zatia (ahotsa)

Sariak

BAFTA sariak

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2007Bigarren mailako aktore onenaVenusHautagaia

Erreferentziak

Kanpo estekak