Lezako Ospitalea

ospitalea Espainian

Lezako Ospitalea Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Guardia (Araba) udalerriaren esklabe batean kokatua, Leza udalerriko lurrek osorik inguratua; beraz, nahiz eta Lezakoa ez den, herri horretatik datorkio izena. Ospitalea Arabako osasun barrutiaren parte da. 1935ean eraiki zen; 2008an zaharberritu ondoren, 69 ohe ditu, 39 gelatan banaturik.[1][2]

Lezako Ospitalea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGuardia
Koordenatuak42°34′34″N 2°38′19″W / 42.575977°N 2.63866°W / 42.575977; -2.63866
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1935
KudeatzaileaOsakidetza
Erabilerasendategia
ospitalea
Arkitektura
ArkitektoaPablo Zabalo
Kontaktua
HelbideaCtra. Vitoria - Logroño, Km. 59
E-postamailto:hospital.leza@osakidetza.eus
Telefonoatel:+34-945-00-69-00 eta tel:+34-945-00-68-76

Ezaugarriak

Lezako Ospitaleak ezaugarri hauek ditu:[2]

Ospitalizazioa

  • Barne medikuntza (20 ohe)
    • Neumologia
    • Kardiologia
    • Barne medikuntza
  • Susperraldia / Errehabilitazioa (24 ohe)
    • Susperraldia
    • Errehabilitazioa
    • Egonaldi luzea
  • Arreta aringarria (10 ohe)
  • Gizarte Ongizatea (15 ohe hitzarmen bitartez, amaitzear)

Kanpo-kontsultak

  • Kardiologia
  • Familia eta komunitate medikuntza
  • Barne medikuntza
  • Pneumologia
  • Pediatria
  • Psikiatria
  • Errehabilitazioa
  • Toko-ginekologia / Erditzerako prestaketa (emagina)
  • Haurdunaldi eta ginekologi ekografia

Bestelakoak

  • Laborategia
    • Hematologia
    • Biokimika
    • Mikrobiologia
  • Erradiologia sinplea
  • Elektrokardiografia
  • Arnasketa proba funtzionalak (espirometria eta bronkodilatazio probak)
  • Errehabilitazio gimnasioa
  • Digestio endoskopia (gastroskopia)
  • Larrialditarako anbulantzia-basea

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak