Libano Handia

Libano Handiko Estatua (arabieraz: دولة لبنان الكبير‎Dawlat Lubnān al-Kabīr; frantsesez: État du Grand Liban), hizkera informalean Libano Frantsesa deitua, 1920ko irailaren 1ean Siriako Frantziar Agintetik sortutako herrialdea izan zen, 1926ko maiatzean Libanoar Errepublika (arabieraz: الجمهورية اللبنانية‎al-Jumhūrīyah al-Lubnānīyah; frantsesez: République libanaise) bilakatu zena. Egungo Libanoko Errepublikaren arbaso zuzena izan zen.

Libano Handiko Estatua
État du Grand Liban
1923 – 1943
Aginte Frantsesa
Libano Handiko Estatuko bandera

Libano Handiko Estatuko armarria

Geografia
HiriburuaBeirut
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera, frantsesa
Historia
Sorrera1923-9-1
Independentzia1943-11-22
Aurrekoa
Siriako Frantziar Agintea
Ondorengoa
Libano

Lehen Mundu Gerran, 1916ko maiatzaren 16an, Otomandar Siria frantziar eta britainiar agindupeko bi eremutan banatzea erabaki zuten, hurrengo urtean legeztatuko zutena. 1920an, Siria Frantsesa zegokion eremua administratiboki federazio bezala bereiztea erabaki zuten, honela, Libano Handia sortuz. Honen helburua tokiko gutxiengo katoliko maronita eta greko-armeniarrak babestea izango zen, baita ortodoxoak ere. 1923an Siria Frantsesa bitan banatu eta Beirut hiriburua izango zuen Libano Handiko Estatua sortu zuten.

Kanpo estekak