Libe Mimenza

bizkaitar kazetaria eta ikertzailea

Libe Mimenza Castillo (Elorrio, Bizkaia, 1988ko urtarrilaren 28a) kazetari, komunikazioaren ikertzaile eta hedabideetako iritzi-emaile euskalduna da. 2019an Gizarte Zientziak arloko Ikergazte kongresuko artikulu onenaren saria jaso zuen.[1][2]

Libe Mimenza

Bizitza
JaiotzaElorrio1988ko urtarrilaren 28a (36 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, ikertzailea eta katedraduna
Jasotako sariak

Inguma: libe-mimenza-castillo

Biografia

Libe Mimenza castillo Elorrion jaio zen 1988an. Elorrioko eskola publikoan ikasi zuen eta Batxillergoa Durangoko Institutuan egin zuen. Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza egin zuen. Kazetaritzan lizentziatu ondoren Multimedia komunikazioaren barrunbeak arakatzeari ekin zion EHU-EITB unibertsitate masterraren bidez, eta behin galderak egiten hasita geratzea nekeza izaten denez, ikerketara jauzi egiteko gizarte komunikazioa masterrera jo nuen. Tartean hainbat ikerketa-proiektutan aritu zen, baita komunikazio lan profesionaletan ere, batez ere, sare sozialen esparruan.

Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaile lanetan eta NOR ikerketa taldean egon bitartean, doktorego-tesia prestatu zuen.[3][4]

2023ko azaroan 'Euskal hedabideen ingurune digitala neurtzeko analitika: diagnostikoa eta proposamena' doktore tesia defendatu zuen Mimenzak eta «Ikerketa ekintza aplikatua» dela nabarmendu zuen.[5]

Lan ibilbidea

Kazetari, ikertzaile

Multimedia komunikazioan eta transmedia alorrean egin du lan. Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaile lanetan eta doktorego-tesia egiten dabil NOR ikerketa taldean.[3][4][6]

2019an Gizarte Zientziak arloako Ikergazte kongresuko artikulu onenaren saria jaso zuen "Euskarazko komunikabideen aukerak sare sozialetan: LIKEly" artikuluarengatik.[1][2]

Kolonizazio kulturala

2020an kolonizazio kulturala dela eta, hauxe esan zuen Mimenzak: Garena baino txikiagoak bihurtu gara.[7] Erabateko Kolonizazio kulturalean euskarazko ekoizpenari buruzko gogoeta egin gabe dagoela eta Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak berandu zeniltzala azpimarratu zuen. Estatu asko zegoen une hartan, besteak beste ikusentzunezko plataforma handiek zekarten kolonizazio kulturalaren aurrean kezkatuta eta erresistentziatik erreakzionatzen ari zirenak. Baina euskal kulturaren ikuspuntutik berandu ari zirelakoan zegoen Mimenza, gogoetarik ere apenas egin baitzen. Jakin aldizkarian argitaratu zuen artikuluaren haritik 'Faktoria' saioan defenditu zuen ikusentzunezkoen sorkuntza belaunaldi berrien ikuskeratik irauli behar zela baina publiko orokorrarentzat izango ziren produktuak ere behar zirela. Bere irritziz merkatua egon zegoela.[7]

Iritzi emaile

Libe Mimenza durangaldeko Anboto astekarian Gai librean izeneko atalean idazten du. Besteak beste, lan hauexek idatzi ditu:[8]

  • Libe Mimenza (erdian, ezkerrean) Euskal Hedabideen Behategiaren urtekaria 2017
    Unibertsitatearen aurka (2023.09.15)[9]
  • Tik-tak (2023.06.23)[10]
  • Zenbait irakurgai interesgarri (2023.03.24)[11]
  • Erabili Google euskaraz (2023.01.27)[12]
  • Larregi (2022.11.18)[13]
  • Ondo ez (2022.09.30)[14]
  • Bero kolpeak (2022.07.15)[15]
  • 180 gradu (2022.05.13)[16]
  • Haserrea alokagai (2022.02.11)[17]
  • Erreplikatu (2021.12.23)[18]
  • EZ (U)DA (2021.09.17) [19]
  • Ume izoztuak (2021.06.01)[20]
  • Ilarak (2021.04.21)[21]
  • ? (2021.02.12)[22]
  • Bakarrik bizi garenon kluba (2020.11.27)[23]
  • Homeostasia (2020.10.06)[24]
  • Zuriak gara beltzen artean (2020.06.05)[25]
  • Hirugarren denboraldia (2020.01.31)[26]

Lanak

Hainbat lan argitaratu ditu:[27]

Aldizkarietan artikuluak

  • Euskal kultura 2022. Itziar Ugarte, Maialen Akizu, Andoni Imaz Pozueta, Ane Zabala, Amets Aranguren Arrieta, Irati Elorrieta Agirre, Mikel Onandia Garate eta Libe Mimenza Castillo. Jakin, ISBN 0211-495X, 253 zk., 2022, 47-109 or.
  • Euskal kultura 2021 (IX). Libe Mimenza Castillo. Jakin, ISBN 0211-495X, 247 zk., 2021, 109-115 or.
  • Koronabirus pandemia eta online portaeren aldaketak (euskal) ekosistema mediatikoan. Libe Mimenza Castillo, Beatriz Narbaiza Amillategui eta Edorta Arana Arrieta. Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISBN 1130-8435, 16 zk., 2020 (Alearen gaia: Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadako hedabideetan), 67-103 or.
  • Pandemia, consumo audiovisual y tendencias de futuro en comunicación. Edorta Arana Arrieta, Libe Mimenza Castillo eta Beatriz Narbaiza Amillategui. Revista de Comunicación y Salud: RCyS, ISBN 2173-1675, 10 liburukia, 2 zk. (Comunicación de crisis en salud Covid-19 y otras crisis sanitarias), 2020 (Alearen gaia: Monográfico Covid-19), 149-183 or.
  • Euskal kultura 2019. Alberto Barandiaran, Miren Rubio Iturria, Peru Iparragirre, Eneritz Artetxe Aranaz, Beñat Gaztelumendi Arandia, Aiora Sampedro Alegria, Leire Palacios, Xabier Gantzarain, Maialen Goñ eta Libe Mimenza Castillo. Jakin, ISBN 0211-495X, 235 zk., 2019, or. 25-103
  • Euskarazko komunikabideen aukerak sare sozialetan: Likely. Libe Mimenza Castillo. Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISBN 1130-5738, 11 zk.1, 2019, or. 53-62
  • Euskara hutsezko hedabideen kartografia. Libe Mimenza Castillo. Euskera ikerketa aldizkaria: Revista de Investigación de la Real Academia de la Lengua Vasca, ISBN 0210-1564, Liburukia 62, 2 zk., 2017, or. 187-214
  • Construyendo experiencias transmedia: el caso de “Tirabirak / Tiras que aflojan”. Edorta Arana Arrieta, Libe Mimenza Castillo eta Beatriz Narbaiza Amillategui. Ausart aldizkaria: arte ikerkuntzarako aldizkaria = journal for research in art = revista para la investigación en arte, ISBN 2340-8510, ISBN 2340-9134, 4 liburukia, 2 zk., 2016 (Alearen gaia: Prácticas artísticas, tecnologías blandas y maquinarias sociales), or. 93-112
  • Transmedia eta mobilizazio sozialak: askegunearen komunikazio-estrategia. Libe Mimenza Castillo, Edorta Arana Arrieta eta Beatriz Narbaiza Amillategui. Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISBN 1130-5738, 97 zk., 2016, or. 55-77

Lan kolektiboetan lankidetzak

  • 2023ko nazioarteko komunikazio joerak. Libe Mimenza Castillo. Euskal Hedabideen urtekaria 2022-2023 / Hibai Castro Egia (eg. lit.), Libe Mimenza Castillo (eg. lit.), 2023,  978-84-09-48691-5, or. 11-3
  • Hekimen elkarteko webguneak 2022. urtean eta azken 10 urteetan. Josu Azpillaga eta Libe Mimenza Castillo. Euskal Hedabideen urtekaria 2022-2023 / Hibai Castro Egia (eg. lit.), Libe Mimenza Castillo (eg. lit.), 2023, ISBN 978-84-09-48691-5, or. 137-152
  • 2021eko nazioarteko ekosistema mediatikoa: digitala eta streaming bidezkoa den biharamuna. Libe Mimenza Castillo. Behategia: Euskal Hedabideen Urtekaria 2021 / Libe Mimenza Castillo (eg. lit.), Hibai Castro Egia (eg. lit.), 2021,  ISBN 978-84-09-39148-6, or. 11-32
  • Euskal Hedabideen Urtekaria 2020: itsasgora eta itsasbehera sindemikoak. Libe Mimenza Castillo. Behategia: Euskal Hedabideen Urtekaria 2020 / Libe Mimenza Castillo (eg. lit.), 2020, ISBN 978-84-09-31836-0, or. 7-10
  • 2020ko nazioarteko ekosistema mediatikoaren letra-zopa. Libe Mimenza Castillo. Behategia: Euskal Hedabideen Urtekaria 2020 / Libe Mimenza Castillo (eg. lit.), 2020, ISBN 978-84-09-31836-0, or. 21-38
  • (Euskaraz) klik eginez ilustratzen gara. Libe Mimenza Castillo. Behategia: Euskal Hedabideen Urtekaria 2020 / Libe Mimenza Castillo (eg. lit.), 2020, ISBN 978-84-09-31836-0, or. 155-161
  • Euskal Hedabideen Urtekaria 2019: ikerketa (tresnak) zeure esku. Libe Mimenza Castillo. Behategia: Euskal Hedabideen Urtekaria 2019 / Libe Mimenza Castillo (eg. lit.), 2019, ISBN 978-84-09-22070-0, or. 7-10
  • 9. Euskarazko komunikabideak besteen bihotzetan: Facebook eta Instagram sareen su beroa. Libe Mimenza Castillo. Behategia: Euskal Hedabideen Urtekaria 2019 / Libe Mimenza Castillo (eg. lit.), 2019, ISBN 978-84-09-22070-0, or. 137-158
  • Euskara hutsezko komunikabideak paperetik sarera: Zenbat gara eta zer egiten dugu?. Libe Mimenza Castillo. XXV Congreso Sociedad Española de periodística.: oportunidades y retos del periodismo hiperconectado : Libro de resúmenes, 2019, ISBN 978-84-9082-872-4, or. 127
  • Euskal Hedabideen Urtekaria 2018: hiru urteko ibilbidean aurreraLibe Mimenza Castillo. Behategia: Euskal Hedabideen Urtekaria 2018 / Libe Mimenza Castillo (eg. lit.), 2018, ISBN 978-84-09-10999-9, or. 7-10
  • 10. Euskarazko komunikabideak Facebook sare erraldoian 2018. Libe Mimenza Castillo. Behategia: Euskal Hedabideen Urtekaria 2018 / Libe Mimenza Castillo (eg. lit.), 2018, ISBN 978-84-09-10999-9, or. 141-168
  • "Tirabirak/Tiras que aflojan", un proyecto de comunicación transmedia. Edorta Arana Arrieta, Libe Mimenza Castillo, Beatriz Narbaiza Amillategui. Contenidos transmedia para la radiotelevisión de proximidad / koor. : Esteban Galán Cubillo, Aarón Rodríguez Serrano, José Javier Marzal Felici, 2018, ISBN 978-84-313-3287-7, or. 237-253
  • Los medios de comunicación en euskera ante la gigantesca Facebook. Libe Mimenza Castillo. Periodismo Digital: tras las comunidades sostenible en el ciberespacio / Ana María Larrea (eg.), Paola Mantilla (eg.), Fabricio Rosero (eg.), 2018, ISBN 978-84-17270-42-1, or. 99-122
  • «Tirabirak / Tiras que aflojan». Irakasleen, ikertzaileen eta ikasleen artean garatutako Transmedia Proiektua. Edorta Arana Arrieta, Beatriz Narbaiza Amillategui eta Libe Mimenza Castillo Teknologia berriak eta Hezkuntza joerak / Inmaculada Maiz Olazabalaga (eg. lit.), Urtza Garay Ruiz (eg. lit.), Carlos Manuel Castaño Garrido (eg. lit.), 2017, ISBN 978-84-9082-604-1, or. 402-419
  • Euskal hedabideen sektorea behatuz etorkizuna betez. Libe Mimenza Castillo. Euskal hedabideen urtekaria: 2016 / Libe Mimenza Castillo (eg. lit.), 2016, ISBN 978-84-617-6663-5, or. 5-8
  • Korrika, una visión transmedia. Edorta Arana Arrieta, Beatriz Narbaiza Amillategui eta Libe Mimenza Castillo. Comunicación, Cultura y Esferas de Poder: libro de Actas. XIII Congreso Internacional Ibercom. Santiago de Compostela, 29, 30 e 31 de maio de 2013 / Margarita Ledo Andión (eg. lit.), Maria Inmacolata Vassallo de Lopes (eg. lit.), Xosé Pereira Fariña (eg. lit.), Carlos Toural Bran (eg. lit.), 2013, ISBN 978-84-695-7564-2, or. 2533-2544

Liburuak

  • Euskal Hedabideen urtekaria 2022-2023. Hibai Castro Egia (eg. lit.), Libe Mimenza Castillo (eg. lit.) Euskal Herriko Unibertsitatea, Behategia, 2023. ISBN 978-84-09-48691-5 
  • Behategia: Euskal Hedabideen Urtekaria 2021. Libe Mimenza Castillo (eg. lit.), Hibai Castro Egia (eg. lit.). Euskal Herriko Unibertsitatea, Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación, 2021. ISBN 978-84-09-39148-6 
  • Behategia: Euskal Hedabideen Urtekaria 2020. Libe Mimenza Castillo (eg. lit.). Euskal Herriko Unibertsitatea, Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación, 2020. ISBN 978-84-09-31836-0 
  • Behategia: Euskal Hedabideen Urtekaria 2019. Libe Mimenza Castillo (eg. lit.). Euskal Herriko Unibertsitatea, Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación, 2019. ISBN 978-84-09-22070-0 
  • Behategia: Euskal Hedabideen Urtekaria 2018. Libe Mimenza Castillo (eg. lit.). Euskal Herriko Unibertsitatea, Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación, 2018. ISBN 978-84-09-10999-9 
  • Euskal hedabideen urtekaria: 2016. Libe Mimenza Castillo (eg. lit.). Euskal Herriko Unibertsitatea, Servicio de Publicaciones, 2016. ISBN 978-84-617-6663-5 

Sariak eta aintzatespenak

  • 2019an Ikergazte kongresuko artikulu onenaren saria jaso zuen, Gizarte Zientziak arloan "Euskarazko komunikabideen aukerak sare sozialetan: LIKEly" artikuluarengatik.[1][2]

Erreferentziak

Kanpo estekak