Lignito

Lignitoa edo ikatz arrea zohikatzaren eta harrikatz bituminosoaren arteko ezaugarriak dituen harrikatz mota da. Horitik arre ilunera (gutxitan beltza) bitarteko kolorea izaten du, %60-70 bitarteko karbono-edukia eta 17 MJ/kg inguruko berotze-ahalmena[1]. Munduko ekoizle handienak Alemania, Txina, Errusia, Australia, AEB, Turkia, Polonia, Grezia, Txekia, India, Serbia eta Txina dira. Zentral termikoetan, argindarra sortzeko, eta berokuntzan erabiltzen da.

Lignitoa
Etxeko berokuntzan erabiltzeko lignito briketa
Aire zabaleko lignito meatzea Tagebau Garzweilerren, Grevenbroichetik gertu (Alemania)

Ekoizpena

Lignito produkzioa (milioi tonatan)
Herrialdea2011[2]2012[3]
 Alemania176,5185
 Txina136,3daturik gabe
 Errusia77,678
 Australia65,773
 AEB67,772
 Turkia7066
 Polonia62,964
 Grezia58,862
 Indonesia51,3daturik gabe
 Txekia46,843
 India43,143
 Serbia40,338
Mundu osoan1.069,8daturik gabe

Erreferentziak

Kanpo estekak