Lily Collins

Lily Jane Collins (Guildford, Ingalaterra, 1989ko martxoaren 18a) aktorea eta modeloa da. The blind Side filmean debutatu zuen anglo-estatubatutar honek. Haren gurasoak Jill Tavelman eta Phil Collins dira, eta txikitatik egin izan du lan telebistan. 2017an, Rules Don’t Apply (2016) pelikulan egindako agerpenagatik (Marla Mabrey), Urrezko Globo Sari baterako proposatu zuten komedia edo pelikula musikaletan aktore onenen kategorian. Horrez gain, hainbat rol jorratu ditu; esaterako, Edurnezuri; Julia Robertsekin batera, Love, Rosie, Abduction (2012), Taylor Lautner eta Paul Bettaniren ondoan, edo Priest (2011),  Sam Chaflinekin batera, besteak beste. Bere ikasketak hasi aurretik, modelo lanetan aritu zen; bitartean, aurkezle moduan aritzen zen pantaila txikian.

Lily Collins

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLily Jane Collins
JaiotzaGuildford1989ko martxoaren 18a (35 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaPhil Collins
Ezkontidea(k)Charlie McDowell  (2021 -
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
HeziketaUSC Annenberg School for Communication and Journalism (en) Itzuli : broadcast journalism (en) Itzuli
Harvard-Westlake School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ingeles britainiarra
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, zinema aktorea, Socialitea, telebista-aktorea eta idazlea
Altuera165 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
judaismoa

IMDB: nm2934314 Allocine: 413717 Rottentomatoes: celebrity/lily_collins Allmovie: p634267 TCM: 826395 TV.com: people/lily-collins
Facebook: OfficialLilyCollins Twitter: lilycollins Instagram: lilyjcollins Youtube: UCWcMv1Jz8NQihzPMDwUsLDw Edit the value on Wikidata

Jatorria

Ingalaterran jaio zen 1989ko martxoaren 18an. Joely Collins aktorearen ahizpa erdia eta Simon Collins musikariaren arreba erdia da, aitaren lehen ezkontzako seme-alabak baitira haiek. Horrez gain, aitaren hirugarren ezkontzako beste bi anai erdi ere baditu: Nicholas eta Matthew Collins.[1]

Bizitza pertsonala

2011. urtearen hasierarako, Taylor Lautnerrekin harreman erromantikoa zuen, urte berbereko irailean bukatu zena. 2011ren bukaeran, Zac Efron zuen mutil lagun, baina 2012ko ekainean, beraien banaketa azalarazi zuten. 2012ko uztailetik, 2013ko iraila arte Jamie Campbell Bowerrekin harreman erromantikoa izan zuen. 2015eko maiatzean, harremana izaten jarraitzen zuten, baina 2016ko otsailean bukatu zen. Urte bereko abenduan berriro hasi zuten harremana, baina 2018ko uztailaren erdialdean berriro amaitu zuten. Hollywoodeko drama eta eztabaidetan ez da asko agertzen, eta profil baxua mantentzen du. Zinema industriako arazoetatik urruti mantentzen dela azaldu zuen, posta elektronikoz, The Mortal Instruments: City of Bones filmaren jarraitzaileentzat egindako elkarrizketa batean. Lily oso zuhurra da eta bere bizitza pribatua paparazziengandik aldentzen saiatzen da. Horrez gain, oso etxekoia da eta bere lagunekin (eskolatik ezagutzen dituenak eta industriatik kanpo daudenak) planak egitea gustatzen zaio. 2013. urteko irailetik, Lancôme kosmetiko enpresarako modelo lanetan aritzen da.[2]

Instagramen, bere pauso guztiak jarraitzen dituzten 6,7 milioi fan ditu. Aktorearen irudia orokorrean sineskorra eta erakargarria da. Hala ere, batzuetan bere look ausartekin harritzen gaitu, eta horrela egin zuen Met galan.

Bere aita ez zen inoiz bere bizitza profesionalean sartu. Aitak ez zuen inoiz produzitzaile, zuzendari edo agenterik deitu. Lilyk ez zuen nahi izan, nahiago zuen berezko merituengatik lortzea, eta hala adierazi zuen egunkari batean.[3]

Bizitza profesionala

Collins, Hardvard-Westlake Schoolen graduatu zen, telebistako kazetaritzan espezializatuz.

Hala ere, 2 urterekin hasi zen antzezten BBC Growing Painsenen. Bere bizitzan zehar Elle Girl eta Los Angeles Timeseko beste aldizari batzuetan parte hartu du ere; adibidez, Seventeen eta Teen Vogue.

2011an, bigarren mailako paper bat izan zuen izen Priest filmean. Urte horretan, Abduction pelicula koprotagonizatu zuen Taylor Lawnerrekin batera. Hala ere, filmak berak, kritica txarrak jaso zituen; baina berak, ez zituen bere aktuazioarekiko komentario negatiborik jaso.

2012an, Edurnezuri ipuin klasikoan oinarritutako moldaketa protagonizatu zuen:  “Mirror Mirror”. Bertan, Edurnezuri pertsonaia interpretatu zuen, Julia Robertsekin batera; Clementianna erregin gaiztoaren papera jorratzen zuena. Urte horretan, Stuck in Love (2012) zintan agertu zen Greg Kinnear, Jennifer Connelly, Logan Lerman eta Nat Wolffekin batera.

2013ko abuztuan, The Mortal Instruments: City of Bones (2013) filma estreinatu zen. Honek kritika anitzak izan zituen, baina Collinsek eta Jamie Campbell Bowerrek, goraipamenak jaso zituzten beraien lanagatik. Ez dakigu ziur sagak jarraituko duen ala ez, izan ere, filmaren leihatila baxua dela eta, Constantin Film ekoizleak “Ciudad de Ceniza” segizioaren grabaketa zehaztu gabe utzi zuen. 2014ean, Sam Caflinekin batera Love, Rosie peliculan protagonista izan zen.

Horrez gain, liburu bat argitaratu du: Unfilteres: No Shame, No Regrets, Just me. Bertan bere alde gordinena eta askeena azaltzen du. Istorioko kapitulu batean,  bere aitarekin izandako erlazioaren inguruan hitz egiten du.[4]

Filmografia

Zinema

UrteaIzenburuaPertsonaiaOharrak
2009The Blind SideCollins Tuohy
2011PriestLucy Pace
AbductionKaren Murphy
2012Mirror MirrorBlancanieves
Stuck in LoveSamantha Borgens
2013The English TeacherHalle Anderson
The Mortal Instruments: City of BonesClary Fray
2014Love, RosieRosie Dunne
2016Rules Don't ApplyMarla Mabrey
2017OkjaRedNetflixeko filma
To the BoneEllen
The DigZoeFilm laburra
2018Ahí viene cascarrabiasPrincesa AmanecerAhotsa
2019TolkienEdith Tolkien
Extremely Wicked, Shockingly Evil, and VileElizabeth Kloepfer
Halo of StarsMisty DawnPost-produkzioa

Telebista

UrteaIzenburuaPertsonaiaOharrak
200990210Ph Abrams2 pasarte
2016–17The Last TycoonCelia BradyProtagonista, 9 pasarte
2018Les MisérablesFantineProtagonista, 4 pasarte
2020The Powerful WomenLucia JohnsonPaper printzipala

Bideo musikalak

UrteaIzenburuaArtista
2013"Claudia Lewis"M83
"City of Angels"Thirty Seconds to Mars
2019"Save me tonight"ARTY

Izendapenak eta sariak

UrteaSariaKategoriaLanaEmaitza
2008Young Hollywood AwardsUrteko artista gazteaOne to WatchIrabazlea
2012Teen Choice AwardsZientzia fikzioko / fantasiako aktore emakumeaMirror MirrorProposatua
2013MTV Movie AwardsUdako nerabe zakarrenaThe Mortal Instruments: City of BonesProposatua
2014Teen Choice AwardsEkintzako aktore emakumeaThe Mortal Instruments: City of BonesProposatua
2016Hollywood Film AwardsNew Hollywood AwardRules Don't ApplyIrabazlea
2017Golden Globe AwardAktore emakume hoberena - Komedia edo musikalaRules Don't ApplyProposatua
Costume Designers GuildLacoste Spotlight AwardRules Don't ApplyIrabazlea

Erreferentziak