Literaturia

Literaturia euskal literaturaren udaberriko azoka gisa sortu zen, “letrak kale gorrira ateratzeko” helburuarekin [1].2009. urtean abiarazi zen ekimen hau Larrabetzun eta geroztik urtero antolatu da. Baina 2014. urtean Larrabetzutik Zarautzera pasa zen, helburu eta ilusio berdinak mantenduz. Errezitaldiak, aurkezpenak, antzerki saioak, kontzertuak, liburu-azokak, irakurraldiak, tailerrak, haurrentzako ipuin kontaketak edota solasaldiak antolatu ohi dira Literaturia egitasmoaren baitan.

Kanpo estekak

  • [1], Literaturia 2016ko webgunea

Erreferentziak