Livingston (Eskozia)

Livingston (Eskoziako gaeleraz: Baile Dhùn Lèibhe, eskozieraz: Leivinstoun), Eskozia erdialdeko udalerria da, Mendebaldeko Lothian eskualdean dagoena. 2011ko erroldaren arabera 56.269 biztanle ditu. Livingston Mendebaldeko Lothiango udaletatik handiena da eta Eskoziako zazpigarren herririk handiena da[1], 2011ko erroldaren arabera 56.269 biztanle baititu.

Livingston
Baile Dhùn Lèibhe
Leivinstoun
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMendebaldeko Lothian
Posta kodeaEH53 eta EH54
Geografia
Koordenatuak55°53′00″N 3°30′57″W / 55.8834°N 3.5157°W / 55.8834; -3.5157
Map
Altuera131 m
MugakideakLinlithgow
Demografia
Biztanleria50.826 (2011)
57.030 (2016)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01506
Ordu eremuaUTC±00:00
westlothian.gov.uk… eta westlothian.gov.uk…
Artikulu hau Eskoziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Livingston».

Geografia

Edinburghetik 25 kilometrotara eta Glasgowtik 50era kokaturik dago, hiri handi bien tartean. Hiriaren erdigunea Almond haranaren hegoaldeko ertzean kokaturik dago.

Historia

XIX mendetik aurrera eskisto-petrolio eremu garrantzitsua izan zen eta mundu mailako garrantzia izan zuen. 1870an esate baterako hiru milioi eskisto tona atera ziren petrolio bila. XX mendearen hasieran munduko toki ugaritan petrolioa aurkitzerakoan gainbehera iritsi bazen ere 1962 arte jarraitu zuten jardunean.

1962an bertan Eskoziako gobernuak Bellsquarry eta Livingston Station herriak batu eta Livingston herri berria eratu zen. Horrela planifikaturiko laugarren herri eskoziarra izan zen. Inguruko Polbeth, West Calder, East Calder, Mid Calder, Uphall Station eta Pumpherston herriekin batera metropoli eremua osatzen du.

Iruditegia

Hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak