Lokotx biltze
Lokotx biltzea Euskal Herriko joko tradizionala da,[1] tarteka eta ilara batean jarritako lokotx[2], artaburu edo egurrezko zatiak banan-banan hartu eta ilararen mutur batean dagoen saski batera ahalik eta denbora laburrenean sartzea helburua duena.[3] Jokoa banaka nahiz taldeka, erreleboka, joka daiteke, azken kasu honetan taldekide adina ilara eta saskiak jarriz.
Jokalari txapeldunak
Gizonezkoak
- 1980. hamarkadako garaile handia Ignacio Idoeta “Atxua” izan zen, aldi berean Euskadiko Kros Txapelketa irabazi zuena.
- 1990eko hamarkadan Eugenio Córdoba eta Santiago Azurmendik hartu zuten kirolari horren lekukoa.
- XXI. mende hasieran, Abel Onaindi bizkaitarra eta Fernando Etxegarai nafarra. 2006. urtera arte eutsi zioten nagusitasunari
- 2007. urtean Eneko Garmendia gipuzkoarra izan zen garaile. Iñaki Ekisoain bigarren sailkatu zen.
- 2012. urtean ere, Eneko Garmendia baliarraindarrak irabazi zuen Euskal Herriko Lokotx-biltze Txapelketa.[4]
Emakumezkoak
- XXI. mende honetan abian jarri den Euskal Herriko Txapelketako irabazlea Maika Ariztegi nafarra izan zen.
- 2012. urtean Maika Ariztegik Donostian ospatu zen Euskal Herriko Lokotx-biltze Txapelketan bere hamabigarren txapela eskuratu zuen eta gainera, modalitate horretan berak zuen errekorra gainditu zuen.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Euskal Herriko emakume gizon lokotx biltze txapelketa, 2019an, Igantzin (Nafarroan). Youtubeko bideoa.
- Euskal Herriko kirol eta jokoak webgunea.
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna