Lourdes Munitxa
Lourdes Munitxa Goxenola (Euba, Zornotza, Bizkaia, 1948ko ekainaren 1a - ib., 2010eko uztailaren 9a ) abertzale eta euskaltzale ezaguna izan zen. Mitin askotako hizlaria eta euskara bultzatzailea.
Lourdes Munitxa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zornotza, 1948ko ekainaren 1a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Zornotza, 2010eko uztailaren 9a (62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Kidetza | Eusko Alkartasuna Eusko Alderdi Jeltzalea |
Biografia
Lourdes Munitxa Zornotzako Euba auzoan jaio zen, Munitxene baserrian, eta jaiotetxean bertan hil zen 62 urte zituela. Emakume egilea eta eragilea izan zen. Hainbat alorretan jardun zuen.[1]
Auzoan
Gaztetan Orueko Lagundi dantza taldearen bultzatzailea izan zen, baita Anaidi taldeko txistularia eta Orueko koruko abeslaria ere. Martzel Andrinuak sortutako euskarazko antzezlanetan ere parte hartu zuen. Eubako jai-batzordean urteetan jardun zuen euskal giroko jaiak antolatzen.
Euskara arloan
Gaztetatik murgildu zen euskararen biziberritze lanetan. Agur aldizkarian Josu Arenazaren laguntzailea izan zen. Jose Antonio Retolazak sustaturiko Kili-Kili umeentzako komiki-aldizkaria bultzatzen eta banatzen jardun zuen. Euskerazaleak elkarteko Zuzendari Batzordeko kide izan zen (1970-1972).
Politikan
Politika munduan militante eta hizlari jardun zuen EAJ-PNVko mitinetan, batez ere 1976-1977 urteetan, Carlos Garaikoetxea, Iñaki Anasagasti, Manuel Irujo zein Balendin Enbeita bertsolariarekin, besteak beste.[2][3][4][5]
Bizkaiko ordezkaria izan zen EAJ-PNVren Aberri batzarrean.Udal Erakundeko batzarkidea izan zen kultura batzordeko arduradun gisa, Begoñako barrutitik.
1985an (EA) Eusko Alkartasunan afiliatu zen. 1994an Eusko Alkartasunako hautagaien zerrendan egon zen Europako Parlamenturako Diputatuen hauteskundeetan.[6]
Omenaldiak
- 2017an Itxaso Atutxak Emakume abertzaleei omenaldia izeneko hitzaldian Lourdes Munitxa gogoratu zuen eta haren nortasuna.[7]