Lovaina (hiria)

Lovaina edo Leuven[1] (nederlanderaz: Leuven; frantsesez: Louvain; alemanez: Löwen) Belgikako hiri unibertsitario bat da, Flandriako Brabanten kokatua. 90.706 biztanle ditu.

Lovaina
Leuven
Belgian municipality with the title of city (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Flemish Region
Province of Belgium Flandriako Brabante
Belgikako barrutiaArrondissement of Leuven
AlkateaMohamed Ridouani (en) Itzuli
Izen ofizialaLeuven
Louvain
Jatorrizko izenaLeuven
Posta kodea3000, 3001, 3010, 3012 eta 3018
HerriburuaLeuven (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak50°52′39″N 4°42′16″E / 50.8775°N 4.704444°E / 50.8775; 4.704444
Map
Azalera57.51 km²
Altuera39 m
MugakideakRotselaar, Bierbeek eta Oud-Heverlee
Demografia
Biztanleria101.032 (2021eko urtarrilaren 1a)
−1.094 (2020)
Dentsitatea1.756,77 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia16
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakKrakovia, Lüdenscheid, Rennes, Cristian (Sibiu), 's-Hertogenbosch, Tainan eta Louvain-la-Neuve (en) Itzuli
Hizkuntza ofizialanederlandera
leuven.be

Lovainako Unibertsitate Katolikoa hiriko ekonomiaren ardatz historiko eta nagusia izan zen. Belgikako unibertsitate zaharrena izan zen, 1425ean sortua. Flandriar eta valoniarren arteko tirabiren ondorioz, 1968an bitan zatitu zuten, eta frantses hiztunek hiri berri bat sortu zuten, Lovaina Berria (Louvain-la-Neuve). Lovaina Berrian ezarri zuten beraien unibertsitatea, Université catholique de Louvain delakoa. Antzinako unibertsitatea KU Leuven neerlandofona bilakatu zen.

Lovainaren beste bereizgarrietako bat da han sortutako Stella Artois garagardo marka famatua. 1366an hasi ziren hiri hartan garagardoa egiten.

Banaketa administratiboa

Barrutiak

BarrutiaAzalera
(km²)
Biztanleria
(31/12/2007)
Dentsitatea
(bizt./km²)
Leuven5,5230.2835486
Heverlee21,6021.7211006
Kessel-Lo16,0627.7551728
Wijgmaal4,593.519767
Wilsele8,869.4541067
Iturria: Leuvengo udala

Ondarea

Kulturagune garrantzitsua da XIV. mendean sortu zen flandestar unibertsitateari esker eta ondo gorde ditu, bestalde, garai bateko monumentuak: XII. mendeko gaztelua, XV. mendeko udaletxe gotikoa, XV-XVI. mendeetako Saint-Pierre eliza gotikoa, Saint-Jacques eliza (XII-XVI. m.), Saint-Michel eliza barrokoa (XVII. m.), XII. mendeko abatetxea, XV-XVIII. mendeetako komentua eta XIV. mendeko unibertsitatea, 1425ean sortua eta Herbehereetako unibertsitate zaharrena dena.

Historia

IX. mendean sortu zen Lovainako hiria, germaniar enperadore batek normandiarrei aurre egiteko eraiki zuen gazteluaren inguruan hain zuzen. XI. menderako hiri garrantzitsua zen, bertan bizi izan baitziren Lovainako kondeak lehendabizi eta Brabanteko dukeak, ondoren. XIV. mendean Europako hiri handienetakoa zen (ehungintzari esker nagusiki). Hiritarren eta nobleen arteko liskarrak zirela eta, Flandesera eta Ingalaterrara aldatu ziren ehungintzako lantegi nagusiak eta Brusela bihurtu zen Brabanteko hiriburu.

Flandriar eta valoniarren arteko tirabiren ondorioz, 1968an bitan zatitu zuten, eta frantses hiztunek hiri berri bat sortu zuten, Leuven Berria (Louvain-la-Neuve). Leuven Berrian ezarri zuten beren unibertsitatea, Lovainako Unibertsitate Katolikoa (frantsesez: Université Catholique de Louvain, nederlanderaz: Katholieke Universiteit Leuven).

Ekonomia

Lovainako Unibertsitate Katolikoa (KU Leuven) hiriko ekonomiaren ardatz nagusia da.

Nekazaritzako eremu oparo baten erdian dago; industriagune garrantzitsua ere bada (destilategiak, garagardogintza, mekanika, automobilgintza, kimika, janari industria, larrugintza). Leuvenen beste bereizgarrietako bat da han sortutako Stella Artois garagardo marka famatua. 1366an hasi ziren hiri hartan garagardoa egiten.

Klima

    Datu klimatikoak (Leuven (1981–2010))    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)5.96.810.614.418.521.123.523.219.515.19.86.314.6
Batez besteko tenperatura (ºC)3.23.56.69.513.516.218.418.014.911.16.83.810.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)0.50.42.74.48.411.313.412.810.27.33.91.46.4
Pilatutako prezipitazioa (mm)70.559.565.450.063.670.472.771.364.871.970.676.1806.8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)12.610.912.99.911.310.710.410.210.611.111.912.7135.2
Eguzki orduak567411917020219721020014311863461597
Iturria: KMI/IRM[2]


Argazkiak

Demografia

Hiri senidetuak

Lovaina ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

Kanpo estekak