Lubuszeko voivoderria

Lubuszeko voivoderria[1] (polonieraz: Województwo lubuskie) Polonia osatzen duten 16 voivoderrietako bat da. Herrialdearen mendebaldean dago eta zati bat Silesia eskualde historikoaren parte da.

Lubuszeko voivoderria
 Polonia
Administrazioa
Estatua Polonia
Izen ofizialaWojewództwo lubuskie
ISO 3166-2PL-LB
HiriburuaGorzów Wielkopolski
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak52°11′N 15°20′E / 52.18°N 15.33°E / 52.18; 15.33
Azalera13.987,88 km²
MugakideakMendebaldeko Pomeraniako voivoderria, Polonia Handiko voivoderria, Silesia Behereko voivoderria, Brandenburgo eta Saxonia
Demografia
Biztanleria1.020.767 (2014)
Dentsitatea72,26 bizt/km²
Informazio gehigarria
HiriburuaZielona Góra
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaF
www.lubuskie.uw.gov.pl/main/index.html

Iparraldean Mendebaldeko Pomeraniako voivoderriarekin du muga, ekialdean Polonia Handiko voivoderriarekin, hegoaldean Silesia Behereko voivoderriarekin eta mendebaldean Alemaniako (Brandenburgo eta Saxonia estauekin. 13.987,88 km²ko azalera du eta 2010ean 1.011.024 biztanle zituen[2].

Bi hiriburu ditu: Gorzów Wielkopolski gobernariaren egoitza da eta Zielona Góra eskualdeko legebiltzarrarena (sejmik).

Banaketa administratiboa

Lubuszeko voivoderria 14 powiat edo konderritan banaturik dago, :

  • Gorzów Wielkopolski hiri konterria
  • Zielona Góra hiri konterria
  • Powiat gorzowski
  • Powiat krośnieński
  • Powiat międzyrzecki
  • Powiat nowosolski
  • Powiat słubicki
  • Powiat strzelecko-drezdenecki
  • Powiat sulęciński
  • Powiat świebodziński
  • Powiat wschowski
  • Powiat zielonogórski
  • Powiat żagański
  • Powiat żarski

Erreferentziak

Kanpo estekak