Luis Usatorre

ULGOR kooperatibako sortzaileetako bat

Luis Usatorre Arriola (Arrasate, Gipuzkoa, 1923ko abuztuaren 19a - ib., 1970eko apirilaren 18a) 1956an ULGOR, Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren baitan sortu zen lehen enpresa industrial kooperatiboaren bost sortzaileetako bat izan zen.[1]

Luis Usatorre
Bizitza
JaiotzaArrasate1923ko abuztuaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1970eko apirilaren 18a (46 urte)
Jarduerak

Bizitza

Luis Usatorre Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen 1923ko abuztuaren 19an. Bere gurasoak Vicente Usatorre eta Vicenta Arriola izan ziren. 1953ko apirilaren 6an Pureza Aranzabalekin ezkondu zen, eta bost seme-alaba izan zituzten.

1938an sartu zen hamalau urterekin Arrasateko eta Debagoieneko enpresarik handienean, Unión Zerrajera S.A., eta 1939ko urriaren hasieran bertako Aprendizen Eskolan hasi zen. Beti formakuntza dualean lana eta ikasketak uztartuz, 1943an Industria Ofizial Mekanikariaren titulua lortuz. Arrasateko Eskola Profesional berrian ikasketak jarraitzeko Arizmendiarrietak aukeratu zituen hamaika ikasleetako bat izan zen, eta Zaragozan azterketak era librean eginaz, 1952an Industria Peritu Mekanikoaren titulua lortu zuen.[2] Formazioa osatzeko, 1965eko eta 1966ko udako hilabeteetan, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Sarriko Fakultateko irakasleek emandako Enpresa Zientzietako ikastaro berezietan parte hartu zuen, beste zuzendari kooperatibista batzuekin. 1970eko apirilean hil zen, bihotzekoak jota.[1]

Ibilbide profesionala

1939tik 1956ko azaroaren hasiera arte Arrasateko Union Zerrajeran egin zuen lan, eta 1945etik aurrera Trokelgintza Saileko tailer-buru izan zen.1955aren hasieran ULGOR Koop. E.-aren, ondoren Fagor Etxetresnak izena hartu zuena, lehen kooperatiba industrialaren sorreran hartu zuen parte, beste lau kiderekin, berea da izeneko U letra. 1956tik 1964ra Fagor Etxetresnakeko Zuzendari Teknikoa izan ondoren, 1964tik 1970era Laboral Kutxako Enpresa Dibisioko Zuzendaria izan zen.[3] Bere sozietate-karguen artean, Fagor Etxetresnakeko Kontseilu Errektoreko lehendakariordea izan zen 1955etik 1963ra bitartean, eta gero Laboral Kutxako Kontseilu Errektoreko lehendakariordea 1970era arte. Halaber, Laguntza eta Hezkuntza Ligako Lehendakaria izan zen, gaur egun Debagoieneko Ospitalea dena.[4]

Ekarpen kooperatiboa

1955eko azaroaren hasieran, bost fundatzaileen artean lehena izan zen Union Zerrajera utzi eta Gasteizera joaten, porrot eginda zegoen tailer zaharkitu bat martxan jartzeko. Ondoren, tailerraren makinak Arrasateko kanpoaldean eraikitako lantegi berri batera eraman zituzten 1956ko azaroan, ULGOR Koop.E.a kooperatiba inauguratuz. Intuitiboa eta trebea eskulanak, artisau-lanak eta lan mekanikoak egiterakoan, ondo ezagutzen zituen materialak, haien propietate mekanikoak, haiek aprobetxatzeko erak eta lan egiteko tolerantzia-tarteak, emaitzarik onenak lortzeko.[5]

ULGOR lehen kooperatiba industriala, 1956an.

Fagor Etxetresnak enpresan teknikari proiektugileen eskola bat sortu zuen, linea zuriko etxetresna elektrikoen altzari edo karkasak fabrikatzeko oinarrizko teknologietan espezializatuz, altzairuaren mekanizazioa zumitzetan, xaflan edo profiletan menperatuz. Espezialitate hori Union Zerrajeran ikasi zuen menderatzen, non 28.000 trokel zituen burdindegiko katalogo izugarri handia ekoizteko, eta jakintza hori funtsezkoa izan zen lehenengo kooperatiben garapenean.[5]

Fagor Etxetresnako eta Laboral Kutxako lehendakariorde bezala 1970ean hil zen arte, Gorroñogoitia presidentearengandik oso gertu egon zen, sostengu garrantzitsua emanaz, beti itzalean kokatuta bere gogoz: hitz gutxikoa zen eta irribarre iraunkorrekoa, horrek irudi lasaia eta atsegina ematen zion. Lasaitasun, ohore eta adiskidetasun handiko giza kalitate horiek, funtsezkoa izan zen enpresa-ekimen ugari abiatzeko, eta honako hau idatzi zuen: “Nik uste dut bizitzan garrantzitsuena, edozein egoeratan, ohorea salbatzea dela. Ez nintzateke gai izango negoziorik burutzeko, ez baneki neure ohorea eta ordezkatzen ditudan enpresena bere horretan utzi ditudala.”[5]

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak