Luisa Isabel Álvarez de Toledo

aristokrata, idazle eta historialari espainiarra

Luisa Isabel Álvarez de Toledo y Maura, Isabel edo Dukesa Gorria (Estoril, Portugal, 1936ko abuztuaren 21aSanlúcar de Barrameda, 2008ko martxoaren 7a) aristokrata, idazle eta historialari espainiarra izan zen. Medina Sidoniako XXI. dukesa, eta zenbait aldiz Espainiako Handia, nobleen hiru etxeren nagusia izan zen: Medina Sidonia, Villafranca del Bierzo eta Vélezena.[1][2]

Luisa Isabel Álvarez de Toledo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuisa Isabel María del Carmen Cristina Rosalía Joaquina Álvarez de Toledo y Maura
JaiotzaEstoril1936ko abuztuaren 21a
Herrialdea Espainia
 Portugal
HeriotzaSanlúcar de Barrameda2008ko martxoaren 7a (71 urte)
Heriotza modua: birikako minbizia
Familia
AitaJoaquín Álvarez de Toledo, 20th Duke of Medina Sidonia
AmaMaría del Carmen Maura y Herrera
Ezkontidea(k)José Leoncio González de Gregorio y Martí (en) Itzuli  (1955eko uztailaren 16a -  2005)
Liliane Dahlmann (en) Itzuli  (2008ko martxoaren 7a -  2008ko martxoaren 7a)
Seme-alabak
LeinuaHouse of Medina-Sidonia (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta idazlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)la Duquesa Roja eta A Duquesa Vermelha
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
ateismoa

Biografia

Joaquín Álvarez de Toledo y Caro, Medina Sidoniako XX. dukearen eta María del Carmen Maura y Herreraren alaba. 1936ko abuztuaren 21ean jaio zen, Estorilen, non bere familia Espainiako Gerra Zibilean babestu zen.

1955eko uztailaren 16an ezkondu zen lehen aldiz, José Leoncio González de Gregorio y Martí-rekin, Puebla de Valverdeko kondeen familiakoa. Hiru seme-alaba izan zituen, Leoncio Alonso González de Gregorio eta Álvarez de Toledo, María del Pilar Leticia González de Gregorio eta Álvarez de Toledo eta Gabriel Ernesto González de Gregorio eta Álvarez de Toledo.[3][4]

Medina Sidonia, Villafranca eta Vélezko etxeetako nagusi

Aita 1955eko abenduaren 11n, hil zen, testamenturik gabe. 1956ko apirilaren 10ean epai judizialaren bidez Isabel bere oinordeko unibertsala bihurtu zen, eta Medina Sidonia, Vélez eta Villafranca etxeetako buru bihurtzeaz gain aitaren noblezia-titulu guztiak hartu zituen:

  • Vélezko markesatua, Espainiako Handitasunarekin (1951tik, banaketagatik);[5]
  • Nieblako konderria (1957);
  • Medina Sidoniako dukerria, Espainiako Handitasunarekin (1957);[6]
  • Villafranca del Bierzoko markesatua, Espainiako Handitasunarekin (1957).

Disidentzia eta espetxea

1967ko urtarrilaren 17an Guardia Zibilak atxilotu zuen,[7] baimenik gabeko martxa batean, non bostehun bat nekazarik kalte-ordainak eskatzen zituzten Palomareseko istripu nuklearrak eragindako kalteen ondorioz. Hori zela eta, prozesatu egin zuten, eta Alcalá de Henareseko espetxean sartu zuten 1969an, zortzi hilabetez.[8] Amnistia Lege Dekretuari esker libre atera zen. La Huelga liburua argitaratu ondoren, Frantziara erbesteratu zen Ordena Publikoko Auzitegiaren beste kondena bat ekiditeko.[9]

Francisco Franco diktadorea hil ondoren, Isabel Espainiara itzuli zen, amnistiari[10][11][12] helduta, eta Sanlúcar de Barramedan finkatu zen, han egon baitzen gainerako bizitza.

Kubako iraultza

1967an, Espainiako gobernuak negoziazioak hasi zituen Kubako gobernuarekin, Kubako Iraultzaren ondorioz desjabetu ziren espainiarren ondasunengatiko kalte-ordaina emateko. Medina Sidoniako dukesaren ondasunen artean La Tropical garagardo-enpresa zegoen, Condes de la Morteraren herentziakoa. Dukesa erbestetik itzuli zenean ondoko hau esan zuen "Kubaz esan nahi nuen guztia 1965ean esan nuen", Iraultzaren alde idatzi zituen artikuluei erreferentzia eginez.[13]

Medina Sidonia Etxearen fundazioa

1984an, dukesak, Medina Sidoniako Jauregiaren jabe zela, haraxe eraman zuen familia-artxiboa: Medina Sidoniako Etxeko Artxiboa, Madrileko altzari-gordeleku batean zegoena eta Isabelek jaso zuena.

1990ean Casa Medina Sidonia Fundazioa sortu zuen. Fundazio horretan bere ondare gehiena bildu eta ikerketa historikoari ekin zion.

2008ko martxoaren 7an, Liliane Dahlmann-ekin ezkondu zen, hamaika ordura, Isabel Sanlúcar de Barramedan hil zen, biriketako minbiziaren ondorioz.

Hil ondoren, Medina Sidoniako Etxea Fundazioko lehendakaritza Liliane Dahlmann alargunari pasatu zion, seme-alabek ordea demanda jarri zuten eta[14] 2015eko abenduan, seme-alabek irabazi egin zuten.

Argitalpenak

Literatura-lana

  • Colores (1960);
  • La Huelga (1967);
  • Palomares (Memoria, 2002)
  • Mi cárcel.
  • La base (1971);
  • La cacería (1977);
  • Presente infinito (1998);
  • Las vidas sin Dios (2004);
  • La ilustre degeneración.

Obra historiografikoa

  • Historia de una conjura: la supuesta rebelión de Andalucía, en el marco de las conspiraciones de Felipe IV y la independencia de Portugal (1985);
  • El poder y la opinión bajo Felipe IV (1987);
  • No fuimos nosotros (derrotero de Poniente): del tráfico transoceánico precolombino a la conquista y colonización de América (1992);
  • Alcazar Quivir (1992);
  • Alonso Pérez de Guzmán. General de La Invencible (1994);
  • África versus América. La fuerza del paradigma (2000);
  • Felipe II en su contexto;
  • Felipe II y Portugal;
  • Política económica en los Estados de Medina Sidonia (1549-1587);
  • De la mar y las Indias. La armada invencible. (1563-1589);
  • Imperio en bancarrota (1590-1615);
  • Entre el Corán y el Evangelio;
  • Los Guzmanes I (1283-1492);
  • Los Guzmanes II (1492-1664);
  • Las casas incorporadas (1400-1774);
  • El palacio de los Guzmán;
  • El archivo de la casa de Medina Sidonia;
  • Las almadrabas de los Guzmanes;
  • El testamento político de España (1775). Pedro Alcántara de Guzmán XIV Duque Medina Sidonia (1724-1779);
  • Socorros que se han de dar a los asfixiados o envenenados (1818);
  • Voces de la Historia

Sari eta aitortzak

  • 1996an estreinatu zen La duquesa roja filma, Francesc Betriuk zuzendutako komedia, Medina Sidoniako XXI. dukesan inspiratua.
  • 2008an, Iñigo Ramírez de Harok, Cazazako markesak, La duquesa al hoyo... y la viuda al bollo antzezlana idatzi zuen, dukesaren bizitzan inspiratuta.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak