Lur Olaizola

Lur Olaizola Lizarralde (Donostia,1988) zinema zuzendaria da, 2015etik Tabakaleran ikus-entzunezkoen koordinatzailea da.

Lur Olaizola
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Pompeu Fabra Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria

Biografia

Artista bisual eta kultur ekoizle gisa lan egin du New Yorken, non Horns & Tails ekoiztetxearekin kolaboratu zuen eta, besteak beste, Architecture & Design Film Festival jaialdia koordinatu zuen. Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan ikus-entzunezko dokumentalista eta muntatzaile gisa lan egin zuen, eta, gaur egun, 2015etik, ikus-entzunezko programak koordinatzen ditu Tabakaleran.[1][2]

Filmak

  • 2019an: Xulia, film laburra. Xulia Alonso idazlearekin egindako dokumentala. Xixongo zinemaldian saritua.[3]
  • 2020an: Zerua blu, film laburra. Bilboko Zinebi jaialdian saritua.
  • 2022n: Hirugarren koadernoa. Dolores Gonzalez Katarain "Yoyes"en egunerokoan oinarritutako filma.

Erreferentziak

Kanpo estekak