Márcia Denser

brasildar kazetaria

Márcia Denser (São Paulo, 1957ko maiatzaren 23aibidem, 2024ko apirilaren 5a) brasildar idazle eta kazetaria izan zen[1].

Márcia Denser
Bizitza
JaiotzaSão Paulo1957ko maiatzaren 23a
Herrialdea Brasil
Heriotza2024ko apirilaren 5a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta eleberrigilea

Bizitza

1974an komunikazio eta arteetan lizentziatu zen Mackenzie Unibertsitate Presbiterianoan. 23 urterekin idatzi zuen Tango Fantasma ipuin bildumarekin debutatu zen literaturan. Kazetari gisa, Nova, Interview eta Vogue aldizkarietan eta Folha de S. Paulo egunkarian lan egin zuen. Very Prazer (1982) eta O Prazer é Todo Meu (1984) emakume idazleen ipuin erotikoen antologiak bildu zituen. 2003an, komunikazio eta semiotikako graduondokoa egin zuen São Pauloko Unibertsitate Katoliko Pontifikalean[2].

2024ko apirilaren 5ean, familiak Denserren heriotza Twitterren bidez jakinarazi zuen[3][4].

Lanak

Ipuinak
  • Tango Fantasma (1977)
  • O Animal dos Motéis (1981)
  • Exercícios para o Pecado (1984)
  • Diana Caçadora (1986)
  • Toda Prosa (2002)
  • Toda Prosa II: obra escolhida (2008)
Eleberriak
  • Caim - Sagrados Laços Frouxos (2006)
  • DesEstórias (2016)
Haurrentzako liburuak
  • A Ponte das Estrelas (1994)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Brasilgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.