Mónica Oriol Icaza

enpresaburua

Mónica Oriol Icaza (Madril, 1961eko maiatzaren 25a) ekonomialaria, unibertsitate irakaslea eta enpresaburua da. Seguriber enpresako jabe ohia eta Enpresaburuen Zirkuluko lehendakaria izan zen 2012-2015 aldian.

Mónica Oriol Icaza
Bizitza
Jaiotza1961eko maiatzaren 25a (62 urte)
Familia
AitaMiguel Oriol Ybarra
AmaCarmen de Icaza Zabálburu
Ezkontidea(k)Alejandro Aznar Sainz
Familia
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Biografia

1984ean Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta ondoren, Londresko Ekonomia Eskola. Europar Batasuneko Ekonomian diplomadu zen. Politika Ekonomikoko irakaslea izan da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Saint Louis Unibertsitateko Madrilgo campusean.

1989az geroztik Seguriber segurtasun-enpresako burua da. Seguriber, Madrid Arena pabiloiko segurtasunaren arduraduna zen 2012ko azaroaren 1eko gauean, non bost gazte hil ziren gehiegizko edukiera zela eta, besteak beste.[1][2] Halaber, Espainiako Barne Arazoetako Ministerioarekin izandako harremanei esker, babes pribatuko kontratuak egin zituen Euskadiko politikariekin ETAk bide armatuari uko egin eta gero.[3] Espetxeen kanpoaldea zaintzeko segurtasun-enpresa pribatuen kontratuetatik kanpo utzi zuten. 2018ko urtarrilean Seguriber saldu zuen.[4]

Indrako administrazio-kontseiluko kide izan da, baita SECOT-eko lehendakaria ere.[5] 2012ko martxoan Enpresaburuen Zirkuluko lehendakari izendatu zuten, eta karguan aritu zen 2015eko martxoan Javier Vega de Seoane Azpilicuetak ordezkatu zuen arte.[6][7] 2014ean egindako hainbat baieztapenen harira hedabideetan agertu zen sindikatu desberdinekin izandako gatazkengatik.[8][9][10][11][12][13][14]

Sariak eta Aitortzak

  • 2008an, urteko Ekintzaile Saria jaso zuen ASEME eta Madrilgo Erkidegoaren eskutik.

Genealogia

Erreferentziak

Kanpo estekak