Madalena Nafarroakoa

Madalena Nafarroakoa edo Madalena Albretekoa (Iruñea, 1494ko martxoaren 29aMedina del Campo, 1504ko maiatza) Nafarroako Erresumako infantea izan zen.

Madalena Nafarroakoa
Bizitza
JaiotzaIruñea1494ko martxoaren 29a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMedina del Campo1504ko maiatza (10 urte)
Familia
AitaJoanes III.a Nafarroakoa
AmaKatalina I.a Nafarroakoa
Anai-arrebak
LeinuaAlbreteko leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
okzitaniera
latina
Jarduerak

Biografia

Aita Joanes III.a Nafarroakoa erregea eta ama Katalina I.a Nafarroakoa erregina zituen.[1]

Madrilgo Ituna sinatzean, Fernando Katolikoaren gatibu bilakatu zen eta honek Medina del Campora bidali zuen, bertako La Motako gaztelura.

Madalena 1504an bertan hil zen[2] eta bere heriotzak, gatibua zena, gerrate berriak sortu zituen Leringo kondea eta Nafarroako erregeen artean (1506-1508). Konde horri, baina, aurre egitea erabaki zuten Katalinak eta haren senar Juanek, baita hura garaitu ere. Harrezkero, Katalina benetako boterea hartzen hasi zen, eta erresumako egitura administratiboak berreskuratu zituen.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Nafarroako Erresumako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.