Maia Iribarne

musikaria eta ikus-entzunezko sortzailea

Maia Iribarne Olhagarai (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, 1995) euskal musikaria eta bideogilea da.[1] Garazi eskualdeko Xofaldia Prod taldeko kidea da.

Maia Iribarne

Bizitza
JaiotzaDonibane Garazi eta Lasa, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, zinemagintza, abeslaria eta zinemagilea
Musika instrumentuabiolina

Biografia

Ama musikaria izanik, umetatik aritu izan da musikan. Zazpi urterekin Donibane Garazitik Baionara joaten zen astero musika kontserbatoriora, biolina ikastera.[2] Ikus-entzunezkoetara ere txikitatik gerturatu zen, aitak aunitz grabatzen zuen etxean, eta horrek erakarri zuen Maia.

18 urterekin Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen HUHEZIn, Aretxabaletan (Gipuzkoa). Ondoren dokumentalgintzan formatu da Ardèchen (Frantzia).

Musika

Habia

Sakontzeko, irakurri: «Habia (musika taldea)»

Ipar Euskal Herriko kideak dituen folk musika taldea da, 2020. urtean sortu zena.[3]

Bideogintza

Busti

Kanaldude herri telebistan sortutako Busti saioko parte izan zen.[4] Saioak Argia saria irabazi zuen.

Bañolet

Sortzaile nafartar gazteak, Paxkal Irigoyenekin batera, Bañolet ikus-entzunezkoa sortu zuen 2021ean. Proiektuak Durangoko Azokak esleitzen duen Sormen Beka irabazi zuen 2020an. Filmaren zuzendaritzan aritzeaz gain, musika ere sortzen aritu zen, Bañolet kantuz diskoa osatzeko.[5]

Sariak

  • Argia saria - Busti (2017, Kanaldude).[6]
  • Durangoko Azokaren Sormen Beka - Bañolet (2020, Xofaldia Prod).[7]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak