Maialen Garcia

hockey jokalari espainiarra

Maialen Garcia Galarraga (Donostia, 1990eko apirilaren 5a) gipuzkoar belar hockey jokalaria da.

Maialen Garcia
Bizitza
JaiotzaDonostia1990eko apirilaren 5a (34 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbelar hockey jokalaria

Biografia

13 urte zituela hasi zen Errealean jokatzen eta 17 urterekin lesio larri bat izan zuen, ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen. Hartatik errekuperatu zen baina bost urte geroago, Real Club Jolasetan zebilela, bigarren haustura bat izan zuen. Horrek Rioko Olinpiar Jokoetan jokatzea galerazi zion. Hirugarren lesio batek Tokioko Olinpiar Jokoetatik at utzi zuen[1].

Pensilvaniako Unibertsitatean (Estatu Batuak) denboraldi bat egin ondoren Sant Cugat del Vallèsko Junior FC taldean jokatzen hasi zen. 2022an Club Egara talde kataluniarrak fitxatu zuen.

18 urtez azpikotan eta 21 urtez azpikotan Espainiako selekzioarekin txapelketako jokatu ondoren 2009an talde nagusiarekin egin zuen debuta Alemaniaren aurkako lagunarteko partida batean[2]. 2018an Londresen jokaturiko Munduko Txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen[3].

Erreferentziak

Kanpo estekak