Maitena Monroy

Maitena Monroy Romero (Bilbo, 1972) euskal fisioterapeuta bat da, genero-indarkerian aditua eta aitzindaria autodefentsa feministaren prestakuntzan.[1]

Maitena Monroy

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfisioterapeuta

Twitter: MonroyMaitena Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

“Feministok Prest, 11 eraso 12 erantzun. ¡Vuestras agresiones tendrán respuesta!”

Maitena Monroy Bilbon jaio zen 1972an. Hamabi urte zituenean inguruan ikusten zuen diskriminazioarekin amorratuta zegoen, eta bere irakaslea zen Arantza Beaskoetxeak arazo hori matxismoa deitzen zela azaldu zion. 13 urterekin Bizkaiko Emakumeen Asanbladara iritsi zenean, autodefentsa feministan prestatzen hasi zen. 1988an Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren barruan autodefentsarako batzordea antolatu zen. Bertan, beste laguntzaile batzuekin, Maitena bi urtez autodefentsa feministan prestatu zen, hamasei eta hemezortzi urte artean. 2001 urtean Fisioterapian lizentziatu zen eta terapeuta gisa lan egiten du Osakidetzan.[2]

Ekintzaile feminista

Ekintzaile bezala hainbat erakundetan parte hartu du, bere ibilbidean zehar; besteak beste, Matarraskak emakume gazte taldean edo Bizkaiko Emakumeen Asanbladan. Genero-indarkeria desagerrarazteko lan asko egin du emakumeen ahalduntze prozesuak bultzatuz. Euskal Herrian, estatu mailan eta nazioartean, autodefentsa feministarako ikastaroak ematen1986tik aurrera. Berarekin milaka emakume trebatu dira autodefentsa feministan.[3][4][5][6][7]

"Sexu-izua barnerarazi digute; ikasitako babesgabetasuna da gurea. Horregatik kostatzen zaigu gure gorputza lurralde bat bezala bizitzea". [2]

2013. urtetik aurrera Nikaraguan lan egin du Las Venancias emakumeen kolektiboarekin, autodefentsa feministarako prestatzaileen prestakuntzan. 2015tik aurrera Bizirik Emakumeen Elkartearen antolakuntzan lagundu du, elkarte honen helburuak tratu txarrak jasan dituzten emakumeei sostengua ematea, laguntzea eta entzutea direla, egoera berdina bizi izateak ematen duen ezagutzatik. 2016ko azarotik 2017ko ekainera, Andrea Kolektibo Feministak bultzatuta, irakasle eta koordinatzaile bezala, auto-defentsa feministan formatzaileen formatzailea izan zen, Nafarroako Berdintasunaren Institutuak eta Nafarroako Gobernuaren Enplegu Zerbitzuak bultzatuta.[8][9][10]

Hedabideetan kolaborazioak egiten ditu. [11]

"[Autodefentsa feminista] Despatriarkalizatzeko tresna politiko bat da, eguneroko matxismoaren aurka nola jardun pentsatzeko".[12]

Argitalpenak

  • Autodefensa feminista. Más allá de aprender a decir no.[13]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Maitena Monroy