Major Dodson

aktore estatubatuarra

Major Dodson (Dallas, Texas, 2003ko uztailaren 12a) estatubatuar aktorea da, The Walking Dead eta American Horror Story telesailetan eta Left Behind filmean parte hartzeagatik ezaguna.

Major Dodson
Bizitza
JaiotzaDallas2003ko uztailaren 12a (20 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea eta telebista-aktorea

IMDB: nm4161282 Twitter: Major_Dodson Edit the value on Wikidata

Bizitza

Sei urterekin hasi zuen aktore ibilbidea. Paper txiki asko antzeztu zituen 2013an Revolution telesailean Danny Mathesonen papera lortu baino lehen. Bere paper aipagarrienak American Horror Story telesaileko Corey eta The Walking Dead telesaileko Sam dira[1].

Aktiboki laguntzen du Smiles for the Homeless ongintzazko erakundean, etxerik gabeko pertsonentzako zainketa paketeak egiten dituena[2].

Autista da, eta aktore autistek pertsonaia autistak antzeztea defendatzen du[3].

Lanak

Zinema

UrteaIzenburuaPertsonaiaOharrak
2011Alfred Thinks We're AlienAlfredFilm laburra
Don't Cry DaddyCarolynen semeaFilm laburra
2012DepartureMutilaFilm laburra
2014Left BehindRaymie Steele
2015DermaphoriaEric (gaztetan)
2016Proud SoulsJohnny
2022Tyson's RunTyson

Telebista

UrteakIzenburuaPertsonaiaOharrak
2010Sons of the BrotherhoodTylerAtal batean: "Tea Time with Olivia"
2011Mystery DiagnosisHarryAtal batean: "Too Young to be Sick"
2013Revolution8 urteko Danny MathesonAtal batean: "The Stand"
2014American Horror StoryCorey Bachman4 ataletan
2015-2016The Walking DeadSam Anderson10 ataletan

Bideojokoak

UrteaIzenburuaPertsonaiaOharrak
2020Final Fantasy VII Remake14 urteko Cloud StrifeFlashbacketan agertzen da

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Texasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.