Maju de Araújo

Maria Júlia (Maju) de Araújo Dias (Rio de Janeiro, 2002ko ekainaren 20a) brasildar modelo, Interneteko ospetsu eta Downen sindromea duten pertsonen eskubideen aldeko ekintzailea da[1][2].

Maju de Araújo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Júlia de Araújo Dias
Herrialdea Brasil
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, argazki-modeloa, Influencerra eta runway model (en) Itzuli

Bizitza

Adriana de Araújo enpresaburuaren eta Orlando Pereira Dias sistemen analistaren alaba da. Bi ahizpa ditu: Ana Luísa eta Larissa. Txikitatik, modaren eta ikuskizunen munduarekiko interesa zuen. 16 urterekin, MGT Taldearen Passarela Proiektuaren bitartez, modelo profesional gisa trebatzen hasi zen. School Models ikastaroan sartu zen eta 2019ko azaroan ikasketak amaitu zituen. Downen sindromea duen eta Brasilgo Moda Astean parte hartu duen lehen modelo bihurtu zen[3][4]. Kanpaina bat jarri zuen martxan: «Inklusioa ez da moda, inklusioa herritartasuna da»[5].

MGT Taldearen Passarela Proiektuan hasi zuen bere ibilbidea eta Brasil Eco Moda astean parte hartu zuen. Bera izan zen Osasco Moda Astearen hirugarren edizioko aurpegi ofiziala[6]. Gainera, Maju de Araújok moda aste baten edizio bakarreko desfile gehienen munduko errekorra lortu du: berrogei aldiz baino gehiagotan desfilatu zuen Osasco Moda Astearen hirugarren edizioan[7].

Maju L'Óreal nazioarteko markaren Downen sindromea duen lehen enbaxadorea da[8].

2021eko irailean, Milango Moda Astean parte hartzera gonbidatu zuten[9]. Downen sindromea duen eta nazioarteko moda aste batean Brasil ordezkatu duen lehen modeloa da[10]. Urte bereko abenduan, Ahmi markarekin kontratua sinatu zuen[11]. Iragarkiak aldizkari asko erakarri zituen, besteak baste Vogue eta Forbes[11]. 2021eko abenduaren 31n, Forbes Under30 aldizkariaren 2021eko edizioaren azalean agertu zen[12].

Gaur egun, Maju de Araújo Rio de Janeiron bizi da eta inklusioaren, irisgarritasunaren eta errespetuaren aldeko ekintzailea da. Denbora librean dantza egitea, ikastea, kirola egitea eta moda-aholkuak emateko bideoak grabatzea gustatzen zaio[13].

Erreferentziak

Kanpo estekak