Manana Avazashvili

Piano jolea eta musika pedagogoa

Manana Avazashvili (Georgia, 1940ko irailaren 30a) piano-jotzailea, musika-pegagogoa, Musikaren Arte eta Pedagogian doktorea eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunerako lehenengo Musika-Pedagogiaren katedraren sortzailea.[1]

Manana Avazashvili

Bizitza
JaiotzaTbilisi1940ko irailaren 30a (83 urte)
BizilekuaGasteiz
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea

Biografia

Tblisiko Estatu-Kontserbatorioan piano-ikasketak egin zituen (1956–1960). Bukatu ondoren, Moskuko Postgradoen Kontserbatorioan doktoretzarako ikasketak hasi zituen. Aldi berean Musikaren lan zientifikoak, hitzaldiak eta kontzertuak eman zituen.[2]

Ibilbide profesionala

1966an Georgiako Goi Mailako Kontserbatorioan hasi zen lan egiten eta han Musika-pedagogiaren teoria eta praktika irakatsi zituen.

1977an Musikaren Arte eta Pedagogian doktorea izendatu zuen Moskuko VAK fundazioak. Geroztik bere ikerketak 2-3 lan-esparrutan zentratu ziren: Haur-Piano jotzailearen lehenengo pausoak: ikaslearen errepertorioa, zereginak, ikasbidea, ikas-metodoa eta abar; Irakas-metodoa: Formakuntza pedagogikoa Goi-Kontserbatorioan musika-irakaslea izateko. Piano-disziplina nola irakatsi lehenengo pausoetatik, eta gainera haurtzaroan. Hezkuntza eta Irakaskuntza fenómeno konplexuak izanik, Musika-pedagogiak ezagutzaren arlo anitz bere baitan hartzen ditu. Horrela, Psikologiaren, Soziologiaren, ikuspegi teoriko zein praktikoren kontzeptu, teoria eta metodoak biltzen ditu bere baitan: piano-jotzailearen hezkuntza zientzia da. Modu horretan Musika-hezkuntzarako método eta teknika ezberdinak definitu, hobetu eta garatu daitezke.[3] 1977an Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunerako Musika pedagogia katedra sortu zuen.1978 Musika Esperimentalaren Eskola sortu zuen, oraindik Sobietar Batasunean existitzen ez zen Eskola.

1997 urtean bost urteko umeentzako musika-hezkuntza programa aitzindaria aurkeztu zuen Gasteizen: Musika umeei begira/zuzenduta.[4]

Ibilibides Gasteizen

2001etik aurrera Gasteizen bizi izan da eta Piano eta Musika-lengoaia irakasten ditu. 2004 eta 2005 urtetan maisu-eskolak eman zituen Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioan, “Piano-eskola errusiarra: Piano-pedagogiaren hausnarketak” eta “Piano-errepertorioaren politika, piano-irakaskuntzarako oinarrizko arazoen ispiluan”

Musika-pedagogia eta Musika-espezializazioari buruzko ikastaroak eman ditu leku desberdinetan,[5] Alcalako Unibertsitatean besteak beste.[6][7]

50 Musika-lan zientifiko baino gehiago argitaratu ditu errusieraz eta kartvelieraz (georgieraz). Ehunka musika irakasleei eta piano jotzaile profesionalei formakuntza eman die.[8][9]

Erreferentziak

Kanpo estekak