Manuel Agirrezabala

Manuel Agirrezabala, Matxin II.a, (Azpeitia, 1961eko ekainaren 20a) gipuzkoar erremonte pilotari profesional ohia da. Buruz buruko erremonte txapelketa lau aldiz irabazi du. Inoizko erremontari onenen artekoa da.

Manuel Agirrezabala
Bizitza
JaiotzaAzpeitia1961eko ekainaren 20a (62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Izengoitia(k)Matxin II.a

1989ko uztailaren 25ean Galarreta pilotalekuan jokatu zuen estreinakoz profesionaletan. 2003ko martxoaren 29an pilotaleku berean hartu zuen erretiroa, Iriarterekin batera bikote osatuz, Elizalderen eta Aizpururen aurka: 22-40 galdu zuten.

Buruz buruko txapelketan jokatutako finalak

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaTantoakPilotalekua
1989Matxin II.aIntxauspeGalarreta
1990Matxin II.aMujika I.aGalarreta
1992Matxin II.aMujika I.aGalarreta
1994Matxin II.aAizpuru30-20Galarreta