Manuela Zubiaurre

bertsolari tolosarra (1837–1916)

Manuela Frantziska Zubiaurre Erroitzenea[1][2][3], Doña Manuela Bertsolari[3] izengoitiaz ezaguna (Tolosa, 18371916[3]), bertsolaria izan zen. Emakume bertsolari lehenengoetariko bat kontsideratzen da[4].

Manuela Zubiaurre
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1837
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1916 (78/79 urte)
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Bizitza

Tolosan jaio zen[3]. Gurasoak Sebastian Zubiaurre Areta eta Manuela Josefa Erroitzenea Telletxea izan ziren[1].

1854 edo 1855ean Jose Maria Iparragirre ezagutu zuen[2]. Zugana Manuela bertso-sorta Zubiaurreri eskainia dagoela uste da[2][5]. Bertsio batzuen arabera, benetan maitasun-harreman batean zeuden[6] edo Manuelak uko egin zion[5].

1862ko uztailaren 1ean Vicente Arregi Agirre gozotegiko jabearekin ezkondu zen[4][7]. Bederatzi seme-alaba izan zituzten: Pia Fernanda[8], Genoveva Maria Manuela[9], Isabela Klotilde Simona[10], Fernando[11], Felizia Manuela[12], Alberto[13], Maria Magdalena Tomasa[14], Juan Elias[15] eta Angela Ignazia[16].

Antonio Zavalak Manuela Zubiaurre aipatu zuen Oiartzungo beste lau bertsolari liburuan:

«Tolosan ere izan omen zan, garai batean, Manuela bertsolaria zioten bat.»

[17]


Manuela Zubiaurreren bat-bateko sorkuntzarik ez da gelditu, bere bertso-paperak ere ez dira argitaratu[3].

Lekukotasun batzuen arabera, Bertsolari izengoitia baino ez zen:

«Zenbait adiskide ni baño zarragoai galdetu izan diet ea iñoiz Doña Manuela ura bertsotan ari zala entzun izan zien; edota beste norbaitek ikusita entzute ori ote zuten. Ezetz erantzun didate, ‘bertsolarinekoak’ etxe artan bizi ziranak artzen zuten izengoitia omen zan.»

[18]


Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.