Mapudungun

Mapudungun edo maputxe[2] (mapudungun) Amerikako hizkuntza isolatua da, maputxeen hizkuntza.

Maputxera
Mapudungun
Datu orokorrak
Lurralde eremuaTxile eta Argentina
Hiztunak100.000-200.000[1]
EskualdeaAraucanía
Biobío
Santiagoko metropolitar eskualdea
Los Ríos
Los Lagos
Neuquén
Río Negro
Chubut
Santa Cruz
UNESCO sailkapena4: arrisku larrian
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Araucanian (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza bakartua
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2arn
ISO 639-3arn
Ethnologuearn
Glottologmapu1245
Wikipediaarn
UNESCO1754
IETFarn
Endangered
Languages Project

7849

Egun, Txilen eta Argentinan 100.000tik gora hiztun[1][3] bizi dira, gehienak Txilen. Horietatik, proportzioan, haurrak eta gazteak gutxi dira; gehienak helduak dira, transmisioa eten egin baita, batez ere hirira joan eta jatorrizko lurraldeetatik gehien sakabanatu diren familietan.

Duela gutxi arte, ez zen inon ofiziala izan, baina 2013tik ofiziala da, gaztelaniarekin batera, Txileko Galvarino komunitatean: bertan 9100 maputxe bizi dira[4].

Hizkuntzaren ezaugarriak

Tipologia aldetik, ez zaio seniderik aurkitu, eta hizkuntza isolatutzat hartzen da[5]. Hizkuntza eranskaria da, hitz batean hainbat lema eta morfema kateatzen baititu.

Lexikoa

Eratorpena eta hitz-elkarketa ohikoak dira. Horrela, küdaw ('lana') oinarritzat hartuta, küdawfe 'langile' eta küdawwe 'lantokia' sortzen dira.

Lehen hamar zenbakiak: kiñe, epu, küla, meli, kechu, kayu, relqe/regle, pura, aylla, mari;

Hiztunen geografia

Txile zentraleko maputxeak mapan islatuta (laranjaz nekazal ingurukoak, ilunez urbanoak, zuriz ez-maputxeak).

Erabilera gune hauek ditu:

Txile

Txilen hizkuntzak duen estatusa: 1993ko Txileko 19.253 “Lege indigenak” etnia moduan aitortzen ditu maputxeak eta 28. artikuluan[6] hizkuntza indigenak aitortu, errespetatu eta babesteko zenbait neurri biltzen ditu, baina egun maputxe hizkuntza Galvarino eta Padre Las Casas komunetan bakarrik da ofiziala (2013az geroztik). Oraindik ez da hezkuntza sistema arautu ofizialetan erabiltzen (ez murgiltze ereduan, ezta elebidunean ere), nahiz eta “irakasle tradizionalak” deritzonek aldika maputxe hizkuntza ikastetxe batzuetara joan.[7]

Argentina

Esaldi bat: Epu pichikeche nütramlu mapudungun mew – Bi haur maputxe mapundungunez hitz egiten.  

Erreferentziak

Kanpo estekak