María Abásolo Jáuregui
artista argentinarra
María Abásolo Jáuregui (Tandil, Argentina, 1975 - ) Argentinar artista da. Arbasoak euskaldunak zituenez, lotura handia izan du beti Euskal Herriarekin. 1986 eta 1988 urteen bitartean, Tandileko Centro Polivalente de Arte delakoan Arte Plastikoetako ikasketak egin zituen. Eskola horretan bertan aipamen berezia jaso zuen, eta bere lanak ikusgai jarri ziren Tandileko Arte Ederren Museoan. 1998an Eusko Jaurlaritzak Gazte Mundu programarako hautatu zuen, berak aurkeztutako proiektu batekin. Euskal Herrian, bere lanak Bilbon, Gasteizen eta Hondarribian erakutsi ditu. Hego Amerikara itzuli eta bertako Euskal Etxeetan hainbat erakusketa antolatu ditu harrezkero.
María Abásolo Jáuregui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tandil (en) , 1975 (48/49 urte) |
Herrialdea | Argentina |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna