María Isabel Gutiérrez Velasco

Basauriko espetxean hildako prostituta gaztea. Bere heriotzak prostituten greba bat sustatu zuen Bilbon.

María Isabel Gutiérrez Velasco (Santander, 1953ko abenduaren 23a-Basauriko espetxea, 1977ko azaroaren 9a) Bilboko Gorte kalean prostituta aritu zen gaztea, bere gorpua Basauriko espetxean agertu zenean Bilboko prostitutek zenbait mobilizazio sustatu zituzten, besteak beste, greba bat antolatu zuten.[1]

María Isabel Gutiérrez Velasco

Bizitza
Jaiotza1953ko abenduaren 23a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBasauriko espetxea1977ko azaroaren 9a (23 urte)
Heriotza moduasuizidioa: sutea
Jarduerak
Jardueraksexu-langilea

Biografia

Santanderren jaio zen1953. urtean.[2][3][4] Nerabea zela Patronato de Protección a la Mujer-en egoitza batean egon zen Santanderren. 1973an, hamazortzi edo hemeretzi urte zituenean, lapurreta eta iruzurragatik akusatu zuten.[3] Kantabriatik etorria Bilboko Gorte kalean aritu zen prostituta.[3] Hiltzean hogeita hiru urte zituen, baita seme txiki bat ere.[3]

Heriotza eta prostituten greba

Basauriko espetxetik Madrilgo psikiatriko batera lekualdatu behar zuten, baina 1977ko azaroaren 9an agertu zen María Isabel Gutiérrez Velascoren gorpu kiskaldua espetxeko ziega batean, laugarrenean, hain zuzen ere.[3][5][6] Buruaz beste egin zuela adierazi zuen presondegiak, baina bertsio hori sinestu ez eta Bilboko sexu-langileek greba antolatu zuten, El País egunkariak argitaratu zuenez 300 bat prostituta bildu ziren.[5] Prostitutak tabernaz taberna joan ziren lokalak itxiz eta "lankide bat hil da, gaur ez da lanik egiten" oihukatuz.[5]

Beste kolektibo batzuen laguntzarekin, itxialdi bat antolatu zuten Basurtoko Ospitalean, besteak beste, Coordinadora de Presos en Lucha-ko (COPEL) laguntza batzordeak eta pizten hasi ziren mugimendu feminista eta LGTBI-ko zenbait kide, batez ere Bizkaiko Emakumeen Asanblada eta EHGAM elkarteetakoak.[3] Comité de Prostitutas de Cortes delakoa sortu zuten ere, hilabete gutxira desegin zena.[7][8] Preso sozialen amnistia eta frankismoaren 1970ko Ley sobre peligrosidad y rehabilitación social legearen deuseztapena eskatu zuten.[9] Euskadiko Ezkerrak María Isabelen heriotzagatiko salaketa Diputatuen Kongresura eraman zuen.[10]

Literaturan

Andrea Momoitio kazetariak Lunática (2022) liburua idatzi zuen, María Isabel Gutiérrez Velascoren istorioa eta grebaren nondik norakoak aztertuz.[11]

Erreferentziak

Kanpo estekak