María Lorena Ramírez

Korrikalaria

María Lorena Ramírez Hernández (Guachochi, Chihuahua, Mexiko, 1995eko urtarrilaren 1a) mexikar korrikalaria da, tarahumara edo raramuri etniakoa. Mundu mailan ezaguna egin zen 2017an 50 kilometroko UltraTrail Cerro Rojo lasterketa irabazi ondoren, 07:20:00 denboran, eta huaratxeekin, oinetakorik eta kirol-ekipamendurik gabe.[1][2] Errendimendu handiko atleta izan arren, ez du gobernuaren babesik jasotzen, baina garaipen bat lortzen duen bakoitzean, Mexikoko agintariek laudorioz betetzen dute eta harro daudela esaten dute.[3] Ehunka raramuri haur ari dira bere pausuak jarraitzen Chihuahuako mendilerroaren altueretan zehar.

María Lorena Ramírez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Lorena Ramírez Hernández
JaiotzaGuachochi (en) Itzuli1995eko urtarrilaren 1a (29 urte)
Herrialdea Mexiko
Jarduerak
Jarduerakatleta, iraupen-lasterkaria eta ultramaratoilaria
IMDB: nm11075933 Edit the value on Wikidata

Biografia

María Lorena Ramírez Hernández Ciénaga de Noragachi herrian jaio eta bizi izan da, Guachochi udalerrian. Bere familiaren ganadua zaintzen du eta kirola egiten ere aritzen da, eta historikoki bere erresistentziagatik eta distantzia luzera korrika egiteko dituen dohain bereziengatik ezaguna den komunitate indigena mexikar bateko kidea da; izan ere, raramuri edo tarahumara hitzak "oin arinak" esan nahi du.[4][5][6]

Bere neba, aita eta aitona ere korrikalariak izan dira, eta Mario neba bere lasterketa berdinetan parte hartzen ari da. María Lorenak distantzia handiagoko lasterketetan ere parte hartzen du (100 km), eta lasterketa horietako batzuetan lehenengoen artean geratu da.[7]

Bere herrialdetik kanpo egin zuen lehen lasterketa (CajaMar Tenerife Bluetrail) Europan korritu zuen, 2017ko ekainaren 10ean zehazki, Kanarietako Tenerife uhartean (Espainia), antolakuntzak bertara zuzenean gonbidatua izan zelarik.[8][9] Hala ere, proba honetan erretiratu egin behar izan zuen belauneko min handia zuelako ia 100 kilometroko ibilbidearen erdia baino gehiago eginda zuenean.[10] 2018an, Lorenak Tenerife Bluetrail lasterketan parte hartu zuen berriro, eta Senior mailako hirugarren postuan amaitu zuen. Balentria honen ondorioz, nazioartean "Tenerife konkistatu zuen raramuri" bezala onartua izan zen, eta mundua harritu zuen espainiar uhartean 102 kilometroko lehia batean parte hartuz.[11]

Bosgarren emakumerik onena izan zen eta 110. postuan sailkatu zen Overalleko ultramaratoian.[12]

Ahal duen guztietan, nahiago du sandaliekin eta bere komunitateko arropa tradizionalarekin korrika egin, eta, are gehiago, marka garrantzitsuen merkataritza-eskaintzak baztertu ditu, bere kirol-materiala jantzi edo erabili dezan.[13] Sandaliak, huaratxeak, neumatiko birziklatuekin eginak daude, eta bere jantzi guztiak berak eginak dira hamabi urte zituenetik, amak josten irakatsi zionetik.[14]

Bere ibilbidean zehar, María Lorenak Cobreko sakanetako lasterketa ospetsuenen lehen tokietan kokatzea lortu du. Mendi sistema hori Mendebaldeko Mendilerro Amaren zati bat da, eta María Lorenak, entrenatzeko erraztasun gehiago zituzten korrikalariak eta horietako batzuk marka komertzialek ere babesten zituztenak, gainditu ditu.[15]

Bere balentrien ondoren, pertsona eta erakunde batzuk prest daude Lorena Ramirezi laguntza ekonomikoa emateko atleta profesional gisa izango duen ibilbide oparoan. Kirol nazionalak figura berria du, 24 urte baino ez ditu, eta, beraz, garaipen eta errekord karrera luzea izango du oraindik.[16]

Vogue aldizkariaren azala izan da, Mexiko 2019ko urrian, 20. urteurrenaren edizioan, eta esan beharra dago, aldizkaria ospetsuak elkarrizketatzen espezializatuta dagoela.[17]

Lorena Ramírezek ez du kirol arroparik edo lasterketarako tramankulu berezirik erabiltzen korrika egiteko, baina 100 km ultramaratoia bost aldiz irabazi du.[16]

Lorena ezaguna bazen ere, bereziki trail running giroan, bere ospea lehertu egin zen Netflixek bere bizitza kontatzen duen dokumental bat filmatu zuenean. "Lorena, oin arinekoa" du izena 28 minutuko film laburrak, non bere bizitza eta lasterketetan izandako esperientziak kontatzen dituen, eta, batez ere, bere herriko ohiturak.[18][19]

Palmaresa

UrteaLehiaketaLekuaPosizioaFrogaDenbora
2016Zaldi Zuriaren UltramaratoiaChihuahua2.100 km
2017UltraTrail Cerro RojoTlatlauquitepec1.50 km7: 20.00
2017Arroilen Ultra MaratoiaGuachochi, Chihuahua1.100 km12:44:22
2018Arroilen Ultra MaratoiaGuachochi, Chihuahua2.100 km13:26:14

Erreferentziak

Kanpo estekak