Margaret Roundtree

saskibaloi jokalari estatubatuarra

Margaret Ivette Roundtree (Durham, Ipar Carolina, Ameriketako Estatu Batuak, 1988ko ekainaren 7a) saskibaloi jokalari estatubatuarra da. Emakumezkoen Ligako Lointek Gernika Klubean jokatzen du.

Margaret Roundtree

Bizitza
JaiotzaIpar Carolina1988ko ekainaren 7a (35 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakPosZbk
Gernika KESB-
 
Posizio edo espezialitateahegal-pibota

Facebook: margaret.roundtree Twitter: yvetteroundtree Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Gardner-Webbeko Unibertsitatean hezia, NCAAren Big South konferentziaren barruan, Europako lehen esperientzia izan zuen Finlandiako Honss Jyvaskylan 2010-2011 denboraldian.[1] Finlandiatik, Espainiako ligara pasatu zen 2012ko udazkenean, GDKO Ibaizabalen taldera. Lehen denboraldian Emakumezkoen Ligara igotzea lortu zuen Caceresen. Urte erdi baino gehiago jokatu zuen Emakumezkoen Ligan, eta otsailean Gernika KESBekin fitxatu zuen, Emakumezkoen 2. Ligan, jarraian berriro maila gorenera igoz.[2]

2014/15 kanpainan, GDKO Ibaizabalera itzuli zen, berriz ere Emakumezkoen 2. Ligan, 2013/14 denboraldian behera egin ondoren, eta hor jokatu zuen 2014tik 2016ra, lehiaketako erreferente handienetako bat bihurtuz. 2016-2017an Araski AESek fitxatu zuen Emakumezkoen Ligan jokatzeko.[3]

2018ko urtarrilean, Akilesen tendoiko lesio gogor bat gainditu eta Araskitik banandu ondoren, estatubatuarrak Pazo arte, Lugora, bidaiatu zuen. Han LF2ko Ensino Lugo klubean denboraldiaren amaierarte jokatu zuen emaitza onak lortuz.[4] Hirugarren partidan jardunaldiko MVP izan zen 31 puntuko balorazioarekin (21 puntu, 9 errebote).[5]

2018-2019 denboraldian berriz bueltatu zen Gernikara eta bertako Lointek Gernikarekin fitxatu zuen. Talde honetan jokatu ditu hurrengo bi denboraldiak ere.

Klubak

Palmaresa

Txapelketa nazionalak

IzenburuaKlubaherrialdeaUrtea
Emakumezkoen Ligara igotzeaBasket IbaizabalEspainia2013
Emakumezkoen Ligara igotzeaGernika KESBEspainia2014
Erreginaren Kopako finalaurrekoakAraski AESEspainia2017
Semifinalistak Emakumezkoen Liga 1Araski AESEspainia2017

Bakarka

  • 2014-2015 denboraldian, bosgarren jokalari baloratuena izan zen, 21'58 PIR puntu lortuz partida bakoitzeko.[3]
  • 2015-2016 denboraldian Emakumezkoen 2. Ligako MVP absolutua izan zen 27 '56 puntuko batez besteko balorazioarekin, bigarren sailkatuak baino 4 puntu gehiago. Jardunaldiko jokalari onenaren saria bost aldiz lortu zuen, 40 puntuko balorazioa bi aldiz gaindituz.[10] 12. jardunaldian adibidez bere taldearen garaipena lortu zuen Arxilen kantxan. Egun hartan 29 puntu lortu zituen, 13 errebote hartu zituen eta 11 falta jaso zituen azkenean 48 puntuko balorazioa izanez.[3][11]

Erreferentziak

Kanpo estekak