Mari Treku

euskal idazlea

Mari Treku, jaiotza izenez Mari Olandegi[1] (Senpere, Lapurdi, 1927Ahetze, 2005) euskal idazlea izan zen. Mattin Treku bertsolariaren emaztea izan zen eta hari buruzko liburua idatzi zuen.

Mari Treku
Bizitza
JaiotzaSenpere, 1927
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaAhetze, 2005 (77/78 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Mattin Treku
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 949

Biografia

Senperen sortua eta familiarekin Arbona Jangurdoinera bizitzera joana. Bertsolari famatuarekin 1947ko uztailaren 9an ezkondu eta Ahetze Mulienea etxean bizi izan zen; seme bakarra, Jean-Pierre, izan zuten. Senarrari buruzko liburuaz gain, Herria astekarian Ahetzeko kronikak eta bertsoak idatzi zituen[2]. Gure Irratian ere istorioak kontatzen zituen.

Lanak

  • Mattin, nere gizona, Auspoa, 1982[3].
  • Mattin bertsularia, Auspoa, 2006[4]. Aurreko lana eta senarraren Ahal dena eta Etxe xokotik kantari biltzen ditu.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak


Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.