Maria Aro

aktore finlandiarra

Maria Rosalina Aro (Helsinki, 1942ko apirilaren 8aTampere, 2024ko apirilaren 9a) finlandiar aktorea izan zen.

Maria Aro
Bizitza
Jaiotza1942ko apirilaren 8a
Herrialdea Finlandia
HeriotzaTampere2024ko apirilaren 9a (82 urte)
Familia
AitaMatti Aro
AmaImpi Aro
Ezkontidea(k)Tapio Parkkinen (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaQ98949407 Itzuli 1963)
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0036833 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Matti Aro eta Impi Aro zuzendarien alaba[1][2], Helsinkin jaio zen. Lau urterekin jada antzezten zuen. 1963an Finlandiako Antzerki Eskolan graduatu zen. Raivoisat Ruusut taldearen ekoizpen askotan parte hartu zuen. 1963tik 1967ra eta 1980tik 2007ra Tampereko Työväen antzokian lan egin zuen[3][4]. Horrez gain, Finlandiako Antzoki Nazionalean (1961-1963), Irrati Antzokian (1967-1969), Kotkako antzokian (1969-1971), Poriko antzokian (1971-1977) eta Turkuko antzokian (1977-1980) aritu zen. Telesailetan eta filmetan ere parte hartu zuen[4].

Tapio Parkkisen aktore, gidoilari eta zuzendariarekin ezkondu zen[2].

1993an, Finlandiako Antzerki Erakundeen Elkarte Zentralaren urrezko domina eman zioten[5].

Azken urteetan minbizia eta Alzheimerren gaixotasuna izan zituen. 2024ko apirilaren 9an hil zen Tamperen, 82 urte bete eta egun bat geroago[4].

Filmografia

Zinema

UrteaIzenburuaPertsonaia
1956Lain mukaanEmelie
1960Skandaali tyttökoulussa
1979Herr Puntila och hans dräng Matti
1999SokkotanssiLängeren ama
2009Havukka-ahon ajattelija

Telebista

UrteaIzenburuaPertsonaiaOharrak
1963Kaveruksetirratiko esatariaAhotsa; atal batean
Puhesinfonialehen kontraltoaTelefilm laburra
1964MessiinaSenja laguntzaileaTelefilma
Kovaosaisten taloalabaTelefilma
1965Heikki ja Kaijaerizain laguntzaileaAtal batean
Taivaan ja talojen välilläHazel StoneTelefilma
Hiltu ja RagnarikasleaTelefilma
1966Bellacin ApolloThèrèseTelefilma
Pelon taloMaryTelefilma
1967Taide pitkä, elämä lyhytirakaslearen emazteaTelefilma
1968LudeElsevira DavidovnaTelefilma
Me TammelatMariAtal batean
1969Sen kunniaksTelefilma
Kotini on linnaniTelefilma
1979-1980Profeetta eli räätäli kunnallismiehenäPeissu3 ataletan
1982Reinikainenemakume bitxiaAtal batean
Suomalaisia tähtihetkiäAtal batean
1986Sisko ja sen veliAtal batean
1987KotirappuRaija Makkonen5 ataletan
1989HäräntappoaseAnni Hurme5 ataletan
1990ÄitiliiniAtal batean
Yksityisetsivä Vili Parkkuun seikkailujagarbitzaileaAtal batean
Huojuva taloamonaAtal batean
1991Uskomattomia tarinoita2 ataletan
OresteiaArgosko agurea2 ataletan
1993Huomenna on paremminSaaraAtal batean
1994Kyllä isä osaabizilagunaren emazteaAtal batean
1997Elämän suolabankariaAtal batean
2000TrasselirakastajaIrmeliAtal batean
Kekkosen kaverierizain nagusiaTelefilma
2001JoulukalenteriBizarzuriren emaztea24 ataletan
2003Rio ja TintoalargunaTelefilma
2004Hiljaista onEevaren ama2 ataletan
KoiramäkiAhotsa; 3 ataletan
2006-2010Lehmän vuosiSirkka Takala17 ataletan
2010LauantaiviihdeAtal batean
2011Enon opetukset2 ataletan
2012Tehdasdendako bezeroa2 ataletan
2016Korpelan kujanjuoksuRuustinnaAtal batean

Erreferentziak

Kanpo estekak