Maria Dolores Larramendi

Erraketista

Maria Dolores "Nekane" Larramendi Enparan (Pasai Antxo, Pasaia, Gipuzkoa, 1926ko uztailaren 17a - 2023ko azaroaren 16a)[1] Euskal erraketista profesionala izan zen 5 urtez. Donostia, Sabadell, Madril eta Logroñoko frontoietan jokatu zuen Larramendi I izengoitiz.

Maria Dolores Larramendi

Bizitza
JaiotzaPasai Antxo1926ko uztailaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2023ko azaroaren 16a (97 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Izengoitia(k)Larramendi I

Biografia

Pasaiko Herriko Eskola Publikoan ikasi zuen 12 urte bete arte. Laster hasi behar izan zuen ordea, etxeko lanak egiten laguntzen. Pilotan zaletzen berriz, txiki-txikitatik hasi zen. 8 urterekin jada frontoira joaten zen aitonarekin, osaba ikustera.

Lehen urratsak

Pilotazale giroan hazi zen Maria Dolores. Osabak, amaren nebak, pilotan jokatzen zuen, Donostian. Joxe Larramendi erremontista profesionala zen bere osaba eta, aitona ere oso frontoizalea zen. Etxean hasi zen pilotan ikasten. Hamarretxeta kalean zazpi gelako etxebizitzan bizi ziren. Han gela bakarra zeukaten libre, eta gela hartan frontoia antolatzen zuten. Aitonak irakatsi zion pilotan.

Erraketista ibilbidea

14 urte zituenean Donostian Gros frontoia ireki zuten eta hantxe hasi zen pilotan jokatzen, San Inazio elizaren atzean zegoen, etxe baten azpianFrontoi inauguratu berri hartan, Eibarko, Bilboko, Arrasateko eta Euskal Herriko beste hainbat lekutako erraketistekin jokatu zuen. Itxura txukuna zuen frontoiak, baina jende gutxi joaten zen partidak ikustera. Garai hartan, Euskal Herrian ez zegoen oso ondo ikusita emakumeak frontoian jardutea.[2] Edonola ere, proiektu hark ez zuen aurrera egin, hasi eta laster itxi egin zuten. Donostiatik Sabadellera (Katalunia) joan zen Maria Dolores, 15 urte besterik ez zituen orduan. Etxekoen babesaz joan zen Kataluniara. Gerra Zibilaren osteko urte gogorrak ziren eta bizi ziren Sabadellgo etxean ez zegoen janari soberarik. Erraketistek kontratua bazuten, baina ez oso oparoa. Zer edo zer erosi nahi bazuten nahiko lan. Izan ere, gona, oinetakoak, erraketa, dena haien kontura izaten zen. [3]Sabadellen jardun ondoren, Madrilen ere jokatu zuen, Salamanca auzoko frontoian, baita Logroñoko frontoian ere.

Erraketari agur

20 urte bete zituenean agur esan zion erraketari. Etxera itzultzeko gogoa zuen. Jokatzea gustatzen zitzaion, baina nekatu egin zen etxetik urrun hainbeste ibiltzeaz.

Erraketistak

Aintzindariak

Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan eta Donostian, Salamancan, Mallorcan, Sevillan eta Valentzian bana, besteak beste.Erraketistak garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen.

Omenaldiak

  • 2015ean Maria Dolores Larramendi azaltzen den "Erraketistak lehen eta orain" dokumentala erakutsi zuten Pasaian eta omenaldia egin zitzaien Larramendi eta beste zenbait pasaitar erraketistari. [4]
  • 2015eko maiatzean antxotarrek Ibaiondo pilotalekuaren estreinaldian ere omendu zuten.[5]
  • 2015eko uztailaren 23an Errenteriako Fanderia frontoiari, "Agustina Otaola Raketista Profesionala" izena jarri zioten eta Agustina buru zela, Miren Uzkudun, Gloria Agirre, Ramonita Gametxo, Rosa Soroa, Lucia Areitioaurtena eta Maria Elena Hernández erraketistekin batera, Maria Dolores ere omendu zuen. [6]
  • 2016an erakusketa zabaldu zuten Donostiako euskal jaien barruan 1917 eta 1980 urteen bitartean profesionalak eta arrakastatsuak izan ziren emakume erraketisten ingurukoa. Lore sorta ere jaso zuten Maria Dolores Larramendik, Ramonita Gametxok, Gloria Agirrek eta Agustina Otaolak.[7]
  • 2018an Pasaiako udalak omenaldia eskaini zien herriko lehen erraketistei. Ramonita Gametxo, 'Ramonita'ri eta María Dolores Larramendi, 'Larramendi I' ari.[8] [9]-

Erreferentziak

Kanpo estekak