Maria Firmina dos Reis

Maria Firmina dos Reis (São Luís, Maranhão, Brasil, 1822ko martxoaren 11Guimarães, Maranhão, Brasil, 1917ko azaroaren 11) brasildar idazlea izan zen. 1859an, Úrsula liburua argitaratu zuen, Brasilgo lehen eleberri abolizionistatzat hartzen dena[1].

Maria Firmina dos Reis

Bizitza
JaiotzaSão Luís (Maranhão)1825eko urriaren 11
Herrialdea Brasil
Talde etnikoaAfrican Brazilians (en) Itzuli
melanodermia
HeriotzaGuimarães (Maranhão)1917ko azaroaren 11 (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eleberrigilea eta irakaslea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Uma Maranhense

Bizitza

São Luís uhartean (Maranhão) jaio zen 1822ko martxoaren 11n, baina 1825eko abenduaren 21ean bataiatu zuten gaixotasuna zela eta. 1847ko ekainaren 25ean, lehiaketa publikoan izena emateko asmoz, orduan gutxienez 25 urte zituztenentzat bakarrik posible zela eta, Maria Firminak bataio-ziurtagiria eskatu zuen eta berri eman zuen bere ama Leonor Filipa zela, Caetano José Teixeira merkatariaren esklaboa[2].

Bai bataio-agiriak bai 1847ko ziurtagiriak ez du Maria Firminaren aitaren izenik. Bere heriotza-agirian soilik deklaratu zen, 1917ko azaroaren 17an: João Pedro Esteves[2].

Hainbat iturriren arabera, Francisco Sotero dos Reis idazlearen lehengusina zen[2].

1830ean, São José de Guimarães herrira joan zen familiarekin bizitzera. Han egin zuen bere lanbidea lehen hezkuntzako irakasle gisa 1847tik 1881era[3]. Ez zen inoiz ezkondu[4].

1859an, Úrsula eleberria argitaratu zuen, Brasilgo historian emakume idazle baten lehen eleberritzat hartuta[5].

54 urte zituela, erretiroa hartu baino urtebete lehenago, ordaindu ezin zuten ikasleentzako doako ikastaro mistoa sortu zuen Maçaricon (Guimarãesetik kilometro gutxira)[6].

Maria Firmina dos Reisek Maranhãoko bizitza intelektualean parte hartu zuen: bertako prentsan kolaboratu zuen, liburuak argitaratu, antologiatan parte hartu eta, horrez gain, musikari eta musikagile izan zen[6]. Abolizionista zen eta Esklaboen aboliziorako ereserkia ere idatzi zuen[7].

1917ko azaroaren 11n hil zen, berak hazitako haurretako baten amaren etxean[7].

2019ko urriaren 11n, Googleko Doodle batek Maria Firmina dos Reisen 194. urtebetetzea oroitu zuen[8].

Lanak

  • Úrsula (1859).
  • Gupeva (1861/1862).
  • Poemas (1861).
  • Cantos à beira-mar (1871).
  • A escrava (1887).
  • Hino da libertação dos escravos (1888)[3].

Erreferentziak

Kanpo estekak