Maria Magdalena Domínguez

Galiziar poeta

María Magdalena Domínguez Domínguez ( Mos, Pontevedra, 1922ko uztailaren 11 - 2021eko abuztuaren 18a ) [1] galiziar poeta izan zen.

Maria Magdalena Domínguez

Bizitza
JaiotzaMos1922ko uztailaren 11
Herrialdea Galizia
HeriotzaMos2021eko abuztuaren 18a (99 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Biografia

María Magdalena Domínguez Domínguez Mos herrian jaio zen, Pontevedrako probintzian. Oso txikitatik oso gustuko zuen irakurtzea, poesia batez ere, eta beti izan zuen ikasteko zaletasun handia.[2]

Amari esker ikasi zuen irakurtzen eta idazten, gaztelaniaz hitz egiten ere amak irakatsi zion, eskolara joaten hasi zen arte. Poesia idazten hasi zen eta hainbat urtetan bere inguruko inork ez zuen horren berri izan. Bere olerki asko bere senarrari eskaini zizkion, besteak beste, Alborada do Val da Louriña, argitaratzear 30 urtez izan ondoren, 1986an argia ikusi zuena.[2]

Lehen irakurketak eta inspirazioak eskolan hartu zituen Rosalía de Castro irakurriz, oso liluratuta utzi zuen. Daniel R. Castelao eta Álvaro Cunqueiroren mireslea ere izan zen, besteak beste. [2]

Behin batean O Porriñon, Castelaoren Os vellos no deben namorarse antzezlaneko antzerki emanaldi batean parte hartu zuen, izenburuari "das mozas novas" gehituz, gaur egun bere bertsioa gordetzen jarraitzen duena. [2]

Mosko Udalak, 2016an, bere 94. urtebetetzean omenaldia egin zion, hiru poeta autodidakta galiziar onenetariko bat izateagatik duen meritua aitortuz. [3]

Galizierazko lanak

Poesia

  • Alborada do Val da Louriña,1986 (1. edizioa).
  • Colleita de soños tristes, 1990.
  • Alborada do Val da Louriña, 1992 (2. edizioa).
  • Retrancas, 1993.
  • Sementeira de soños, 1994.
  • Amores na lúa, 1998.
  • Tempos de chorar, 2001.
  • ¿A quen lle dou unha estrela?, 2005, Asociación Galega para a Cultura e a Ecoloxía.
  • Alma de can, 2009, Asociación Galega para a Cultura e a Ecoloxía.

Haur-gazte literatura

  • O baúl das lembranzas: poemas para nenos, 2005, Asociación Galega para a Cultura e a Ecoloxía.

Gaztelaniazko lanak

  • Un nuevo amanecer, 1991.
  • Como él manantial, 1993.
  • Mariposas de invierno, 1994.
  • En el doblaron lanas campanas, 1998.
  • Sueños de cristal, 2001.
  • Golondrinas en él cielo, 2005.

Erreferentziak

Kanpo estekak