Maria Zozaia

Inkisizioak sorgintzat hartu eta kondenatua

Maria Zozaia Arramendi (Errenteria, Gipuzkoa, 1530Logroño, 1609) Oieregiko emakumea izan zen, sorgina zelakoan eraila.[1] 1609. urtean, 79 urte zituela, Inkisizioak atxilotu egin zuen, sorgina zelako eta Zugarramurdiko akelarrean parte hartzen zuelako salaketapean. Torturatu zuten eta salaketa onartu zuen.[2] Logroñoko presondegian hil zen. 1610eko Inkisizioaren epaiak, sorgintzat salatutako beste batzuekin batera, sutan hiltzera kondenatu zuen eta bere irudia erre zuten.[3]

Maria Zozaia

Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1530
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLogroño, 1609 (78/79 urte)
Jarduerak

Lizarrako kale batek Maria de Zozaya izena darama.[4] Hala ere, hura ez da Maria Zozaia hauxe, Arnaut Gilen Brocarkoa Euskal Herriko (eta Nafarroako) lehendabiziko inprimatzailearen emaztea baizik.

Ikusi ere

Erreferentziak