Marian Dawkins

Marian Ellina Dawkins (jaiotza abizena, Stamp; Hereford, Erresuma Batua, 1945eko otsailaren 13a - ) britainiar biologo eta irakaslea da. Oxfordeko Unibertsitatean animalien portaera irakasten du[1]. Bere ikerketak hegaztien ikusmena, seinaleen teoria, portaera-sinkronia, animalien konzientzia eta animalien ongizatearen inguruan izan dira[2][3][4]. Royal Societyko kidea da[5].

Marian Dawkins

Bizitza
JaiotzaHereford1945eko otsailaren 13a (79 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaArthur Maxwell Stamp
AmaAlice Mary Richards
Ezkontidea(k)Richard Dawkins  (1967ko abuztuaren 19a -  1984)
Hezkuntza
HeziketaSomerville College
TesiaThe mechanism of hunting by 'searching image' in birds (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa eta etologoa
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society

Hezkuntza eta karrera

Dawins Filosofian Doktorea da Oxfordeko Unibertsitatean[6]. 1977an zoologia irakasle lanpostua lortu zuen eta 1998tik aurrera animalien portaeran katedraduna da. Animal Behaviour Research Groupeko burua da eta John Krebs laborategiko zuzendaria.

Ikerketa

Dawkinsen ikerketa eremurik zabalena animalien portaera eta animalien ongizatearen inguruan izan da. Eremu akademiko horretako beste ikerlari batzuekin batera, adibidez Ian Duncanekin batera[7], Dawkinsek proposatu du animalien ongizatea animalien sentimenduen araberakoa dela[8]. Proposamen honek animaliek sentimenduak dituztenaren sinismenetik jaiotzen da[9].

1989an Dawkinsek ikerketa bat argitaratu zuen oiloek egiten dituzten mugimendu arrunten inguruan. Goitik grabatuz eta irudiak aztertuz oilo bakoitzak behar duen eremu minimoa kalkulatu zuen, eta oilategi batean, bereziki kaiolaratuak dauden oiloen kasuan, izaten duten eremuarekin alderatu zuen.[10]

Bere azken ikerketatan defendatzen duen tesi nagusiaren arabera, Zientziak animaliek kontzientzia duten edo ez ebazteko gaitasunarekiko eszeptikoa da. Eta konzientzia hori animalien ongizatea eta sufrimendua definitzeko beharrezkoa dela kontsideratzen du. Gai honen inguruko bere liburu nagusia Why Animals Matter: Animal Consciousness, Animal Welfare, and Human Well-being da, 2012an argitaratua.

Marc Bekoff biologo eboluzionistaren arabera bere ikuspegiak animalien gaineko ikerketa antropomorfikoa ukatzen du[11][12]. Dawkins ez dago ados interpretazio honekin, bere ustez animalien emozioen inguruko ikerketarekin zientziak aurrera egiten baitu[13][14].

Argitalpen batzuk

  • Animal Suffering: The Science of Animal Welfare. Chapman and Hall. 1980.
  • Unravelling Animal Behaviour. Longman. 1986.
  • The Tinbergen legacy. Editoreak: Marian Stamp Dawkins, Tim R. Halliday eta Richard Dawkins. London: Chapman & Hall. 1991.
  • Through Our Eyes Only?: The Search for Animal Consciousness. Oxford: Oxford University Press. 1993.
  • Living with the Selfish Gene. Richard Dawkins: How a Scientist Changed the Way We Think liburuan agertzen den lanetako bat. Editoreak: Alan Grafen, Mark Ridley. Oxford University Press. 2006.
  • The scientific basis for assessing suffering in animals. atala Peter Singer: In Defense of Animals: The Second Wave liburuan. Malden, MA: Blackwell. 2006.
  • Observing Animal Behaviour: Design and Analysis of Quantitative Data. Oxford: Oxford University Press. 2007.
  • The Future of Animal Farming: Renewing the Ancient Contract. Editoreak: Marian Stamp Dawkins eta Roland Bonney. Malden, MA: Blackwell. 2008.
  • An Introduction to Animal Behaviour. Aubrey Manningekin. Cambridge: Cambridge University Press. 2012.
  • Why Animals Matter: Animal Consciousness, Animal Welfare, and Human Well-being. Oxford: Oxford University Press. 2012.

Erreferentziak