Marivi Iturbe Etxeberria

Marivi Iturbe Etxeberria (Bilbo, 1926ko azaroaren 25a - Bilbo, 2001eko maiatzaren 22a) irakaslea eta erizaina izan zen. Industrializazio garaian borondatezko gizarte langile aritu zen.

Marivi Iturbe Etxeberria

Bizitza
JaiotzaBilbo1926ko azaroaren 25a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2001eko maiatzaren 22a (74 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakgizarte-langilea eta irakaslea

Biografia

Miguel de Iturbe y Lasala medikuaren eta Eloísa Echeverría e Iturberen alaba zen. Urduñako Compañía de María Nuestra Señora eskolan ikasi zuen. Ondoren, Magisteritza eta Erizaintza ikasi zituen. Udal Aurrezki Kutxako Gizarte Lanetan aritu zen, 40 urtez. Deustuko Reina de la Paz adinekoen egoitzako zuzendaria ere izan zen. Gainera, 45 urtez, Etxebarri udalerriko San Antonio auzoko familia behartsuekin gizarte langile aritu zen.

1950eko hamarkadan, Paduako San Antonio parrokian boluntario aritu zen. Momentuko beharrei erantzuteko, ikastetxearen hedapenaz arduratu zen, Auzo Elkartearen sorreraz baita katekesi eskolak emateaz ere. Batez ere, bitartekaritza lanak burutu zituen, familia askoren bizi baldintzak hobetzeko.

1992ko urtarrilaren 24an, Etxebarriko Udalaren Gobernu Batzordean Marivi Iturberen izena udalerriko kale bati emateko eskaera egin zen, "egindako aparteko lan profesional eta humanitarioa" kontuan hartuta. Ondoren, 1996ko abenduaren 17ko ezohiko osoko bilkuran, 1. bideari, Mariví Iturbe Kalea izena jartzea adostu zen, aho batez.[1]

Marivi Iturbe kalea Etxebarrin

2001eko maiatzaren 22an, 74 urte zituela, bihotzekoak jota hil zen, Bilbon.

2006an Udalak eta Labayru institutuak elkarlanean egindako "Etxebarriko Toponimia"[2] azterlanean kalearen izena biltzen da. Udalerriko ekintzetarako kokapen zentrala da.[3] Gainera, udalerri honetako Berrikuntza Planean[4] eta Mugikortasun Planean[5] barnebiltzen da.

Sariak eta aitorpenak

  • 1988ko otsailaren 29an, Arrieta teologoak Coplas Jubilares delakoak eskaini zizkion.
  • 1988ko martxoaren 8an, María Nuestra Señora Konpainia ikastetxeak agurra antolatu zuen bere ibilbidea eskertzeko.[6]
  • 1996ko abenduaren 17an, Etxebarriko Udalak kale bat eskaini zion,[7] egindako lana aitortzeko.
  • 2001eko ekainaren 13an Etxebarriko San Antonio auzoak omenaldia egin zion.
  • 2018an, Etxebarriko Udalak oroigarria kokatu zuen Zintururin.[8][9]

Erreferentziak

Kanpo estekak