Markel Beloki

txirrindulari arabarra

Markel Beloki Fernández, (Gasteiz, 2005eko uztailaren 27a), txirrindulari arabarra da.

Markel Beloki
Bizitza
JaiotzaGasteiz2005eko uztailaren 27a (18 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
AitaJoseba Beloki
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia

Kirol ibilbidea

Markel Joseba Belokiren semea da. Aitaren eskutik hasi zen txirrindularitzan 12 urte zituelarik [1]. MMR Cycling Academy taldean zegoelarik, sei eguneko stage batean hartu zuen parte Movistar taldearekin. Patxi Vilaren arabera, Markelek bere aitaren antzeko dohainak dauzka, eskalatzaile ona, iraupen handikoa eta Itzulietako sailkapen orokorretarako ongi bideratua.[2].

2023ko denboraldian hainbat garaipen lortu zuen junior mailan, nabarmenenak urrezko domina Espainiako erlojupeko txapelketan eta zillarrezko domina errepideko txapelketan[3]. Europako junior txapelketan parte hartu zuen eta erlojupeko proban zazpigarren amaitu zen. Irailean, EF Education–EasyPost taldeak Markelen fitxaketa iragarri zuen 2024rako[4].

Palmaresa

2022

  • Vuelta a la Montaña Central de Asturias-eko etapa bat (taldekako erlojupekoa)
  • Opakuako Igoera
  • 3. Bizkaiko Itzulian eta etapa bat

2023

Erreferentziak

Kanpo estekak