Markel Ganboa

produktorea

Markel Ganboa Melero (Durango, Bizkaia, 1990eko ekainaren 10a) ikus entzunezko produktorea da, antzerkigintza arloan hainbat lan egin ditu Durangon zein Madrilen. Atara Zarata antzerki taldeko sortzaileetariko bat da.[1]

Markel Ganboa

Bizitza
JaiotzaDurango1990eko ekainaren 10a (33 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta theatre entrepreneur (en) Itzuli

Bizitza

Ikus-entzunezko produkzioan eta ikuskizunetan graduatu zen Puerta Bonitan, Madrilen.[1] 2006 urtetik Karrikako, Durangoko antzerki talde egonkorreko kide izateaz gain 2011an beste bide pararelo bat hartu zuen Arte Bizia proiektuan parte hartzera eraman zuena eta hilabete batzuen ostean Mariano Estudillo eta Eneko Sagardoyrekin batera, besteak beste, Atara Zarata sortzera eramango zituen berak kudeatutako taldea.[1] Konpainia hau euskal lurraldean aritzen da, arrakastak izan dituzten gazteei zuzendutako LGTBIQ gaiak dituzten antzezlanak sortuz, gaztelaniaz zein euskaraz.

Antzerkian ibilbidea

2004. urtetik ari da Markel antzerkigintzan buru belarri, Kurutziaga ikastolan hasi zuen bidea, aktore gista, Karrikan jarraitu eta Atara Zaratarekin batera ibilbidea egin zuen. Madrilen bizi izan da, antzerki munduan lan eginez, produktore lanetan arituz, bere ikasketei jarraipena emanez. Egun, Culturar-t ekoizpen enpresan dihardu gerentzia lanetan, hainbat produkzio bereganatuz.

Aktore lanak

  • Martxoak 31 (2006-07) Zuz. Jose Martín Urrutia "Txotxe". Karrika antzerki taldea
  • Ametsen faktoria (2007-08) Zuz. Jose Martín Urrutia "Txotxe". Karrika antzerki taldea
  • Oinez dabilen jende eskasa (2009-10) Zuz. Jose Martín Urrutia "Txotxe". Karrika antzerki taldea
  • Lurra astinduz (2011) Zuz. Jose Martín Urrutia "Txotxe". Karrika antzerki taldea
  • Ez-berdinak (2011) Sorkuntza propioa. Karrika antzerki taldea
  • Desberdinak (2012) Zuz. Maite López. Atara Zarata antzerki taldea
  • Nor Nori Nork (2014) Zuz. Julene Bernaola. Atara Zarata antzerki taldea
  • Zapoi (2015) Zuz. Jose Martín Urrutia "Txotxe". Karrika antzerki taldea
  • Hamabi harrien ahotsa (2015) Zuz. Jose Martín Urrutia "Txotxe". Karrika antzerki taldea
  • Eingo al deu? (2017) Zuz. Julene Bernaola. Atara Zarata antzerki taldea
  • Versátil (2019) Zuz. Peio Velasco. Atara Zarata antzerki taldea[2]
  • Quemar las calles (2021) Zuz. Irati Herreros. Atara Zarata & Culturar-t.[3]
  • Durangoko pasiñue (2022) Zuz. Markos Echarte. Juan de itziar.

Antzerki produkzioa

Hainbat lan eskaini ditu produkzio arloan bere bizitzan zehar, asko aktore lanekin uztartua:

  • Teatro de Guardia (2020). Madrilgo Teatro del Barrio produkzioak
  • Los que hablan (2020). Madrilgo Teatro del Barrio produkzioak[4]
  • La Casa (2020)
  • Ventana Bonita (2020) Puerta Bonita[5]
  • El principito (2019) Puerta Bonita[6]
  • La olla embarazada (2019) Puerta Bonita[7]
  • Versátil (2019) Atara Zarata[2]
  • Erreginak (2019) Atara Zarata[8]
  • Se Busca (2018) Tabula Rasa[9]
  • Eingo al deu? (2017) Atara Zarata[1]
  • Los Insignificantes (2015) Atara Zarata[1]
  • Nor Nori Nork (2014) Atara Zarata[1]
  • Desberdinak (2012) Atara Zarata[1]

Zinemagintza

  • Reinas (2019). Gidoia eta produkzioa.[1]
  • Mosquito (2023). Produkzio burua
  • Jaula de vapor (2023). Produkzio zuzendaria

Erreferentziak

Kanpo estekak