Marmoka

Marmokak,[1] Medusozoa azpifilumeko izaki gelatinotsuen medusa faseari ematen zaion euskarazko ohiko izena da. Azpifilum hau, Cnidaria filumeko klado handia da.[2][3][4][5] Hau da, nola beldarra den intsektu batzuen bizi-zikloko fase bateko gorputza deskribatzen duena, berdintsu marmoka da medusozooen bizi-zikloaren forma bat.

Marmoka baten zeharkako sekzioa.

Anatomia

Knidarioen bizi-zikloa, medusa fasearekin (marmoka) agerian (12-14).

Marmokek morfologia oso ezberdinak dituzte, baina Medusozoa azpifilumeko marmokek simetria tetrameroa (lauko multiplotan ebakia) aurkezten dute.[6] Gorputza onddo baten itxurakoa izaten dute. Txapelaren ertzean 4-8 garro dituzte. Azpiko aldean hodi bat edukitzen dute eta haren muturrean du ahoa. 1-1,8 m zabaleko diametroa izaten dute.

Marmoka fasean den gorputz batean, gorputzaren %95 ura izaten da.[7]

Marmoken fisiologiaren parte ezagun bat nematozisto organo zistatzaileak dira, Pozoitsuak dira gehienak, eta oso pozoi bizikoak batzuk.[8]

Bizi-zikloa

Medusozoa azpifilumeko partaideen ezaugarri bereizgarria, beste knidarioekiko, marmoka edo medusa fasea biltzen duen bizi-ziklo konplexua da. Bizi zikloan fase sexual (marmoka bezala) eta asexualak (polipo bezala) igarotzen dituzte, denbora gehiena fase sexualean bizitzen dutelarik.[9]

Erreferentziak

Kanpo estekak