Martak

Martak deitzen dituzte Pirinioetako zenbait tokietan artaldetako ardi beltzak.

Pirinioetan kolore beltza daukaten ardiak Martak deitzen dituzte

Garai batean Euskal Herriko[1], Aragoiko eta Kataluniako Pirinioetako artzainek "Martak" izenarekin deitzen zituzten haien artaldetako ardi beltzak. Abere hauek, ustez, indar magiko handiak zituzten, eta garestiago saltzen ziren azoketan.

Artaldetik tximista eta gaixotasunak aldentzeko indarra zutela uste zuten, baina ardi hauek ez direla markatu behar, eta ezin zaiela isatsa moztu. Bestela ilajeari egindako edozein kaltea beraien indar magikoa murrizten duelako.

Goi Aragoian uste zuten, ardi beltzak damututako sorginak direla, zintzoak eta ongia egiteko animalia hauetan berraragituak.

Hala ere Euskal Herriko eta Pirinioetako beste zenbait lekuetan, Elizaren eraginez eta kolore beltza kolore madarikatutzat hartuta (bertako sinesmen zaharretik urruti), ardi beltzak zorigaiztokotzat hartuak izan dira. Kasu hauetan animaliek balorea galtzen dute eta artaldetik banatzen dira ezbeharrak ez sortzeko gainontzeko ardiei.Beste askotan bezala, debeku honen atzetik, antzinako sinesmenei, gaueko indarrei zein indar paganoei kristautasunetik ezarritako debekua egon daiteke[2].

Ariège (Arrige) haranean, elezahar batek kontazten zuen Aragoi aldeko printzesa batek ardi beltzen hezur-mamia baino besterik ez zuela nahi jateko. Printzesa honek mendiko "marta" guztiak hiltzea agindu zuen beraiekin elikatzeko.Mito honen atzetik antzinean jainko-jainkosei eskainitako abere hauen sakrifizioa egon daiteke[3].

Bibliografia

Artaldetan kolore beltzezko ardiak estimu handia zuten eta kutsu "majikoa"
  • Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Bartzelona 1995.

Kanpoko loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martak


Erreferentziak

Begira


Kanpo estekak