Martin Bidaur

euskal idazlea

Martin Bidaur, jaiotza izenez, eta ofizialki, Peru Iparragirre; (Tolosa, Okzitania, 1996ko uztailaren 30a) euskal idazlea da. Gaur egun Donostian bizi da, eta Filosofiako ikasketak egiten dihardu[1].

Martin Bidaur

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPeru Iparragirre
JaiotzaTolosa Okzitania1996ko uztailaren 30a (27 urte)
Herrialdea Okzitania
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta ikaslea
Izengoitia(k)Martin Bidaur

martinbidaur.com
Literaturaren Zubitegia: 971

Literatur ibilbidea

Itu Banda literatur taldearen sortzaileetako bat izan zen 2013an, eta Lekore literatur aldizkariaren sortzaileetako bat ere bai[2]. Aldizkari honek Euskal Herriko gazteen literatur lanetarako leihoa izan nahi du. Itu literatur banda aldizkariaren editorea da[3].

Itzulera (2017, Susa) poema liburuarekin ekin dio bere literatur ibilbideari.[4][5][6] Lan honi esker Lauaxeta Ohorezko Poesia Saria merezi izan du, 35 urtetik beherakoen kategorian, "ni poetikoan arakatzen duen lan bat, zeinaren egileak", epaimahaiaren arabera, "gauzak modu eder bezain gordin batean esateko gaitasuna duen"[7][8].

Sariak

  • 2018: Lauaxeta Poesia Saria, 35 urtetik beherakoen kategorian, Itzulera lanagatik[9].

Lanak

Itzulera
Fitxategi:.jpg
Azaleko irudia: Maddi Zumalabe
Audioa
Martin Bidaur, Itzulera poema-liburuko Hautsitako souvenir bat ataleko I. olerkia irakurtzen.
Martin Bidaur, Itzulera poema-liburuko Paris ataleko Erakusleihoa olerkia irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2017
GeneroaPoesia
Orrialdeak83
ISBN978-84-17051-01-3

Bibliografia

  • Liburu iruzkinak. Alex Gurrutxaga: Itzulera, Martin Bidaur. Non: Erlea 12 (2018), 85. orld.

Erreferentziak


Kanpo loturak