Matosinhos

Matosinhos Portugalgo kontzejurik populatuenetarikoa da, Portoko barrutian kokatuta dagoena.

Matosinhos
Matosinhos
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Herrialdea Portugal
Eskualdea
Azpi-eskualdea
Barrutia
Alkatea
Iparraldekoa
Porto Handia
Porto
Guilherme Pinto
Sorrera1867
HerriburuaMatosinhos (city) (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°11′12″N 8°41′04″W / 41.1867°N 8.6844°W / 41.1867; -8.6844
Map
Azalera62,3 km²
MugakideakVila do Conde, Porto eta Maia
Demografia
Biztanleria175.478 (2011)
Dentsitatea2.800 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakMerinhac
http://www.cm-matosinhos.pt www.cm-matosinhos.pt

Geografia

Porto hiritik 8 kilometro mendebaldera dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean. Bertan dagoen Leixões kaia Portugalgo itsas-porturik garrantzitsuenetako bat da. Hondartza luzea ere badu eta arrain eta mariskotan espezializaturiko jatetxe ugari ere bai.

Historia

XII mendean Portugal sortu zenerako dagoeneko bazen Vila de Matesinum izeneko herri bat bertan. 1258ko agiri batean Matusiny izenarekin agertzen da. 1514 Manuel I.ak foruak eman zizkion.

XVII eta XVIII mendeen artean Igreja de Bom Jesus (Jesusu onaren eliza) eraiki zen kostaldetik gertu zegoen lorategi batean.

1984an hiri estatusa lortu zuen.

Banaketa administratiboa

Fregesiak

  • Custóias
  • Guifões
  • Lavra
  • Leça do Balio
  • Matosinhos
  • Leça da Palmeira
  • Perafita
  • Santa Cruz do Bispo
  • São Mamede de Infesta
  • Senhora da Hora

Iruditegia

Kirolak

Leixões SC taldeak Portugalgo futbol kopa irabazi zuen finalean FC Porto 2-0 emaitzaz garaituz.

Demografia

Bilakaera demografikoa (1801 – 2011)[1]
180118491900193019601981199120012011
7.28712.42925.07150.96291.017136.498151.682167.026175.478

Hiritar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak