Menane Oxandabaratz

euskal idazlea

Menane Oxandabaratz (Gamarte, Nafarroa Beherea, 1962-) euskal irrati-esatari, antzerkigile eta politikaria da. [1][2]

Menane Oxandabaratz

Bizitza
JaiotzaGamarte, 1962 (61/62 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, aktorea, politikaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Abertzaleen Batasuna

Twitter: oxandabaratz Literaturaren Zubitegia: 807 Edit the value on Wikidata

Antzerki munduan, Biper Beltx taldean hasi zen Daniel Landart idazlearekin batera. Mee, mee, ardi kaka mee eta Egarriak lanak agertokietara eraman zituzten. Horrez gain, Xirrixti-Mirrixti taldean ere aritu zen hainbat urtez. Gaur egun, antzerkiaren munduarekin lotura gordetzen du nahiz eta amateur bezala bada ere.[3][4]

Euskal irrati-kate askotako parte hartzailea da. 2006an Ez da musik liburua idatzi zuen 1992 eta 1996 artean izen bereko irratsaioan egindako elkarrizketako batzuk hautatuz.[5][6] Herria astekariko zuzendaria da 2018tik.[5]

2009ko Europar Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako Abertzaleen Batasunaren zerrendaburua izan zen Jose Bove buru zuen Europe Ecologie hautes-zerrenda barruan. Eusko Alkartasuna, Kataluniako Ezker Errepublikarra eta Partit Occitan alderdiek ere hautes-zerrenda horrekin bat egin zuten. 2010ean Frantziako lurralde antolaketan egiten ari ziren aldaketek bultzatuta, departamenduaren ordez lurralde elkargoa aldarrikatu zuen Batera plataformako kide izandakoa da.[7][8][9]

Bertsogintzan ibilitakoa da.[10]

Ihauterien inguruko hausnarketak idatzi izan ditu.[11]

Lanak

Antzerkia

  • Mee, mee, ardi kaka mee
  • Egarriak

Irratsaioak[3]

Liburuak

Sariak

Erreferentziak

Kanpo estekak