Mercedes Luzuriaga

aktore bizkaitarra

Mercedes López de Luzuriaga (Lemoiz[1], Bizkaia, 1927ko azaroaren 16a - Bilbo, 2023ko uztailaren 11) aktorea izan zen. Telebistan eta zineman lan egin zuen, eta Camera Café telesailean Asun Sampere rola jokatzeagatik da ospetsua.

Mercedes Luzuriaga
Bizitza
JaiotzaLemoiz1927ko azaroaren 16a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2023ko uztailaren 11 (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm2009489 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Lanbidez erizain laguntzailea izan zen Gurutzetako Ospitaleko biokimika laborategian, baina aktore izan nahi zuen berak[2]. Euskal Herrian egindako hainbat filmetan figurante gisa aritu ondoren ETB 2-ko Zoombados programan ohiko aktore gantxoa izan zen[2]. 2005ean Camera Café telesailerako hautatua izan zen eta 60 urteko bekaduna den Asun Sampereren papera bete zuen[2]. Honen jarraipena zen ¡Fibrilando! telesailean ere Asun Sampere izan zen[3], telesailak ordea ez zuen arrakastar bera lortu eta denbraldi bakarra iraun duen. Hainbat luzemetraietan ere parte hartu du eta Y comieron perdices-egatik Nafarroako Unibertsitateko bigarren mailako emakume aktore onenaren saria irabazi zuen 2009an. 2015 eta 2017an bi filmetan taldeko aktore izan da, 90 urte inguruko adina izan arren[4].

Filmografia

Filmeak

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1968El otro árbol de Gernikafigurantea
1984Mikelen heriotzafigurantea
1986Adiós pequeñafigurantea
1987A los cuatro vientos (Lauaxeta)figurantea
1991Todo por la pastafigurantea
1999Sabotage!figurantea
2001La voz de su amofigurantea
2001Visionariosfigurantea
2001Cristal de nocheLaburmetraia
2002Odio a tu prójimo como …Laburmetraia
2002La TorreLaburmetraia
2002GermanyLaburmetraia
2002TerminalLaburmetraia
2002Compro sentido comúnLaburmetraia
2004Noche de bolosLaburmetraia
2004No, neoLaburmetraia
2006ManuelaLaburmetraia
2007La visitaLaburmetraia
2008Y comieron perdicesLaburmetraia
2015Rey gitanoTaldeko aktorea
2017Oh Mamy BlueTaldeko aktorea

Telebista

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
-Zoombadosaktore gantxoaETB 2
2005Aquí no hay quien vivaCasildakapitulu bat
2005-2009Camera CaféAsun SampereOhiko aktorea
2007-2008Esto no es serio, ¿o sí?aktore gonbidatua
2009La tirakapitulu bat
2009¡Qué vida más triste!kapitulu bat
2009Cuéntame cómo pasókapitulu bat
2009¡Fibrilando!Asun SampereOhiko aktorea
2009Cuéntame cómo pasóKarinaren amonakapitulu bat
2010La que se avecinaBalbinakapitulu bat
2011Hospital Centralgaixoakapitulu bat
2012AídaHerminiataldeko aktorea
2015Aquí paz y después gloriakapitulu bat

Antzerkia

UrteaFilma
2005Extraños almendros

Erreferentziak

Kanpo estekak